Borrar
Burrunbada saioa egin zen atzo arratsaldean Saregile plazan, eta dozenaka herritarrek bat egin zuten Gernika Palestina herri mugimenduak deitutako ekintzarekin. ARGAZKIAK UTRERA

Zumaia

Erantzun ona Palestinaren aldeko lanuztearekin

Goizean elkarretaratzea egin zuten udal laginleek, eta arratsaldean burrunbada egin zen Saregile plazan

Sara Utrera

Zumaia

Asteazkena, 15 urria 2025, 20:48

Comenta

Palestinaren aldeko lanuzte orokorrak erantzun ona izan du Zumaian. Egun bat lehenago iragarri bezala, udal langile askok eta zinegotziek bat egin zuten atzo deitutako greba eta lanuztearekin. 11:15etan hamabost minutuko elkarretaratzea egin zuten udaletxe aurrean, eta hainbat herritarrek bat egin zuten ere.

Arratsaldean burrunba saioa egin zen Saregile plazan, eta dozenaka herritarrek egin zuten bat Gernika Palestina herri mugimenduak deitutako ekintzarekin.

Atzoko lanuzte eta mobilizazio egunak honako helburuak izan zituen, besteak beste: Langile klase osoaren elkartasuna adieraztea Palestinako herriarekin. Israel Palestinako herriaren aurka, AEBetako Gobernuaren babesarekin, egiten ari den genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak salatzea. Zisjordanian Palestinako lurraldearen etengabeko kolonizazioa salatzea, eta horrek langile palestinarren lan- eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak. Gazako genozidioaren berehalako amaiera eskatzea eta okupazioa eta kolonizazioa amaituko dituen eta Palestinako herriak askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuko duen konponbide integrala exijitzea. Patronalari eta instituzioei, bertakoei zein nazioartekoei, Israelekin harreman komertzial oro eteteko eska-tzea. Eta Europar Batasuna-Israel Elkartze Hitzarmena osorik eten dadin eskatzea.

Herriko eskoletan ere mobilizazioekin bat egin zuten. Grebarekin bat egin zuen Zumaiena Ikastolako langilegoaren zati batek, eta legediak ezartzen duenaren arabera jokatu zen zerbitzu minimoak eskainiz. Eta Zumaiako Herri Eskolako hezitzaileen % 85ak egun osoko lanuztea egin zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erantzun ona Palestinaren aldeko lanuztearekin

Erantzun ona Palestinaren aldeko lanuztearekin