Zumaia
Dinastia Etxabe Txapelketako esku pilotako finalak jokatuko dituzten bikoteak ezagutzen diraAstelehen honetan jakingo dira zesta puntako finala jokatuko duten bikoteen izenak. 53. edizioko finala ostegunean izango da
Dinastia Etxabe txapelketak dagoeneko ezagutzen ditu aurtengo esku pilotako finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak. 23 urtez azpikoen mailan, Apezetxea-Santesteban (Umore Ona-Irurtzun) bikoteak Amiano II- Landa (Tolosa-Oiarpe) izango du aurkari finalean. Eta jubenil mailako finalean, berriz, Harkaitz Murua-Etxeberria (Intxurre-Oiarpe) eta Egurrola-Moto (Markina-Txukun Lakua) bikoteak izango dira.
Lau bikoteak 53. edizioko txapela lortzeko neurtuko dira ostegunean, hilak 28, 21:00etatik aurrera, Aitzurin. Aurretik, bihar, zesta puntako finalerdia jokatuko da, eta bertan ezagutuko dira osteguneko hitzordu handian egongo diren azken finalistak.
Esku pilotako finalerdiak abuztuaren 18an eta 21ean jokatu ziren eta hauek izan ziren emaitzak, maila bakoitzean: Jubenil mailan, Egurrola-Moto (Markina-Txukun Lakua) 22-13 Salaberria-Salaberria (Irurtzun); eta Murua-A.Etxeberria (Intxurre-Oiarpe) 22-18 Ramirez-Segurola (Kurene-Gazteleku). Eta 23 urtez azpikoen mailan, berriz, U.Amiano-Landa (Tolosa-Oiarpe) 22-15 Rekalde-Apeztegia (Txumuluxueta-Oberena); eta Apezetxea-Santesteban (Umore Ona-Irurtzun) 22-15 Beitia-Elorz (Joko Alai-Upo Mendi).
Zesta puntako finalerdia
Zesta puntako finalerdietako partidak astelehenean jokatuko dira: batetik, Erik-Uranga eta Celaya-Oyhenard neurtuko dira, eta bestetik, Cosme-Atain eta Basterra-Agoitia. Partidak 21:00etan hasiko dira ere.