Zumaia
Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketaAitzuri pilotalekuan izango dira eta hautagaiek goizeko 10:00etarako egon beharko dute bertan
S. U.
zumaia.
Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:34
Zumaiako, Azpeitiko eta Getariako udalek elkarrekin abiatutako hautaketa-prozesuaren barruan, oposizio-faseko lehenengo eta laugarren probak azaroaren 17an, astelehena, egingo dituzte, Aitzuri pilotalekuan (Victoriano Arrate hiribidea, 8).
Lehen proba goizeko 10:30ean hasiko da, baina hautagaiek 10:00etarako bertan egon beharko dute, azterketa hasita iristen direnek ezingo baitute proban parte hartu. Hautagaiek NANa, pasaportea edo gida-baimena eta boligrafo beltza eraman beharko dituzte.
Bigarren eta hirugarren probak egiteko datak eta xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira. Informazio gehiago: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6705/0/81/ver?idioma=eu