Zumaia
Aingeru bat eta sei artzain behar dira Gabonetako jaiotzarako2011tik 2018ra bitartean jaiotako neska-mutilak gonbidatu dituzte Olentzeroren egunaren eta Erregeen kabalgataren egunean jaiotzan parte hartzera
S. U.
ZUMAIA.
Larunbata, 22 azaroa 2025, 21:06
Zumaiako kultura saila Gabonetako ekintzak prestatzen ari da eta abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean Beheko plazan jarriko duten jaiotzarako aingeru bat eta sei artzain behar dituzte. Horretarako, 2011tik 2018ra bitartean jaiotako neska-mutilak (7 eta 14 urte bitartekoak) gonbidatu dituzte Olentzeroren egunaren eta Erregeen kabalgataren egunean jaiotzan parte har dezaten. Abenduaren 24ko jarduera 18:00etan hasiko da eta urtarrilaren 5ekoa 18:30ean.
«Borondatezko lana izango da, baina egun hauetarako konpromezua eskatzen da. Parte-hartzaileen artean zozketa egingo genuke eta itxaron zerrenda osatuko da», jakinarazi dute Kultura sailetik.
Parte hartu nahi duten haurrek abenduaren 4a baino lehen eman beharko dute izena Alondegia kultur etxean, 09:30etik 14:00etara, kultura@zumaia.eus helbidera idatziz edo 943.861056 telefonora deituz.
Bestalde, joateko konpromisoa hartu dutenek, baina gaixotasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik azkenean etortzerik ez dutenek, aldez aurretik jakinarazi beharko dute kultura@zumaia.eus helbidearen bidez.