Borrar

Zestoa

Zestoa-Urepele egitasmoaren baitan, Goizueta eta Labaien arteko ibilbidea egingo dute zapatuan

E. A.

zestoa.

Astelehena, 6 maiatza 2024, 20:34

Comenta

Udalak eta Agiro mendizale taldeak antolatuta. Zestoa eta Urepele senidetzen dituen proiektuaren barruan, bi herriak lotuko dituen etapaz etapako egitasmoko bigarren ibilbidea egingo dute larunbatean, maiatzaren 11n.

Goizueta eta Labaien arteko ibilaldia izango da (23 km). Irteera goizeko 07:30ean izango da, Gurutzetik. Ibilaldian parte hartu ahal izateko, bihar, maiatzaren 8a, izango da izena emateko azken eguna.

Horretarako Zestoako Kiroldegira jo beharko da. 10 euro ordaindu behar da irteera (bazkaria aparte).

Otordua Labaiengo jatetxe batean izango da baina prezioa zehaztu gabe dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoa-Urepele egitasmoaren baitan, Goizueta eta Labaien arteko ibilbidea egingo dute zapatuan