Borrar

Zestoa

Zestoako IX. Ardo Dastaketa ospatuko da gaur

Emakumeen Udaberri Torneoko bertso pilota saioa izango da gaur, bihar, berriz, buruz buruko txapelketako partida

Sara Utrera

zestoa.

Ostirala, 24 maiatza 2024, 21:10

Comenta

Laiak dendak antolatuta, Zestoako IX. Ardo Dastaketa ospatuko da gaur. Hitzordua 12:30etik 14:30era izango da kiroldegiko aterpean. Edizio honetan 12 upategik hartuko dute parte, eta 25 ardo dastatzeko aukera izango da, pintxoekin eta Ustekabe txarangaren musikaz girotuta.

Upategi hauek hartuko dute parte: Aimarez, J. Guzman Aldazabal, Rioja Bordón, Monteabellón, B. Mazuela, Finca Tobakes, Zudugarai, Ramirez de la Piscina, Ondarre, Aitaren, Garcia Olano eta Finca La Estarmosa. Bestalde, Mardu, Maisor, Basatxerri eta Aizpeolea-ren produktuekin prestatutako pintxoekin lagundu ahal izango zaio ardoari.

Pilota eta bertsolaritza

Bestalde, Kiroldegiko frontoiaren ber-inaugurazioaren harira ekitaldiak antolatu ditu Udalak. Gaur, 18:30ean, Emakumeen Udaberri Torneoko bertso pilota saioa izango da Kiroldegiko pilotaleku berrituan. Bertan, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia) Mitxoletak (Iturriaga, R. De Larramendi eta Mendiburu) taldearen aurka arituko da. Partidan zehar Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira bertsoak botatzen. Sarrerak 5 euroko prezioa dute (haurrek doan) eta leihatilan erosteko aukera izango da ekitaldiaren aurretik.

Bihar, maiatzaren 26an, berriz, buruz buruko txapelketa nagusiko hiru eta laugarren postuak jokatuko dituzte 17:15ean hasita. Partida Jaka-Imaz bikoteak eta P.Etxeberria-Zabaleta bikoteak jokatuko dute eta bihar bertan ere leihatilan erosteko aukera izango da.

Bestalde, bihar, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, Udaberriko IV. argazki rallya izango da, 10:00etatik 13:00etara, Arroabean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoako IX. Ardo Dastaketa ospatuko da gaur