Zestoa
Udal eta Kontsumobidek antolatutako Elikadura zikloa hilak 17an hasiko daArratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Alonderon
Sara Utrera
zestoa.
Asteartea, 14 urtarrila 2025, 20:20
Zestoako Udalak eta Kontsumobidek elkarlanean antolatutako elikaduraren inguruko zikloa hasiko da ostiralean, hilak 17an. Hilabete batez hainbat hi-tzaldi eta tailerrez gozatzeko aukera izango da zikloaren baitan.
Lehen hitzordua, 'Elikadura 50 urtetik aurrera' izenekoa, ostiralean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Alonderon. Otsailaren 7an, 17:00etatik 18:00etara, 'Etiketek ezkutatzen dutena' hitzaldia eskainiko da Gaztelekuan, DBHko ikasleentzat.
Otsailaren 10ean Aizarnako eskolako LHko ikasleei zuzendutako bi hitzordu izango dira. Batetik, 10:00etatik 11:00etara, 'Elikagaien ostadarra' tailerra egingo da, eta, bestetik, 11:30etik 12:30era, 'Etiketek ezkutatzen dutena' izenburuko saioa.
Otsailaren 13an, Zestoako Herri Eskolako LHko lehen zikloko ikasleek 'Elikagaien ostadarra' tailerra izango dute, 10:00etatik 11:00etara eta 11:30etik 12:30era. Hurrengo egunean, hilaren 14an, tailer bera izango dute Arroabeko eskolako LHko lehen zikloko ikasleek, 10:00etatik 11:00etara; LHko bigarren ziklokoek, berriz, 'Etiketek ezkutatzen' tailerra izango dute.
Azkenik, otsailaren 27an, 'Etiketek ezkutatzen dutenaren' tailerra eskainiko da, 17:00etatik 18:00etara, Alonderon.