Borrar
Iazko danborradako irudia; larunbatean aterako dira berriro txikitxoak. E.A.
Santakutz jaiak ospatuko dituzte zestoarrek datozen bi egunetan

Zestoa

Santakutz jaiak ospatuko dituzte zestoarrek datozen bi egunetan

Ostiral honetan jaurtiko dute suziria eta musikak, kirolak eta danborradek hartuko dute herria ondoren

Eli Aizpuru

Zestoa

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:11

Jai giroak hartuko du Zestoa egunotan. Santakutz jaietarako prestaketekin daramate astea zestoarrek baina gaurtik aurrera, lehertuko da festa bertan. Santakutzetan murgilduko da Zestoa eta musikaz, kirolaz eta tradizioz betetako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute. Gaur, ostirala, emango zaie hasiera jaiei, eta egun osoko egitarau oparoa prestatu dute. Goizeko 11:00etan jokatuko dira pilotalekuan Santakutzetako Pilota Txapelketaren finalak, eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, pilotalekura itzuli beharko da, Herriarteko Pilota Txapelketari hasiera emango baitiete Abauntzuko pilotariek. Zestoarrek Lazkao hartuko dute etxean.

Arratsaldeko 19:00etan botako dute suziria udaletxetik, festetako hasiera ofiziala iragarriz. Idiakaitz Txistulari taldea eta Azpeitiko nahiz Zestoako udal musika bandak arduratuko dira kalejira alaitzeaz. Ondoren, danborradak izango dira festaren ardatz bi egunetan.

Ostiral gauean, 22:30etik aurrera, helduen danborradak hartuko ditu kaleak. Hainbat elkarte eta talde prest izango dira, azken egunetan egindako entseguen ostean, kalejirari hasiera emateko. Gure Txokoa eta Gaztetxea Zestoako bandarekin; Trapuzarrak eta Zitxontarrak Ustekabe txarangarekin, Ipintza eta Lauiturri Zumai txarangarekin, eta Aldrebesak eta Atabalak Azpeitiko bandarekin ariko dira. Danborradaren ostean, Ustekabe Txarangak jarraituko du festa giroarekin.

Larunbatean, maiatzaren 3an, goizeko 10:30ean esnatuko dira herritarrak Idiakaitz Txistulari taldearen dianarekin.

Eguerdian, 12:00etan, 'Erremontari herriz herri' izeneko erremonte jaialdia egingo da kiroldegian.

Arratsaldean, 18:00etan, umeek hartuko dute protagonismoa danborrada propioarekin, eta 20:00etan, Ane eta Amets trikitilariek girotuko dute festa udaletxeko arkupean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santakutz jaiak ospatuko dituzte zestoarrek datozen bi egunetan