Zestoa
San Joan suak aldaketa txiki batzuk eragingo ditu biharZestoako Udalak herritarrek bete beharko dituzten segurtasun neurriak azaldu ditu
Sara Utrera
Zestoa.
Ostirala, 21 ekaina 2024, 20:02
Urtero bezala, bihar, igandea, San Joan sua piztuko da Zestoako plazan. Sua egingo den eremua zaharberrituta dagoela ikusirik eta inolako kalterik ez eragiteko, aldaketa txiki batzuk egingo dira: batetik, suaren tamaina egoera berrira egokituko da, azkar erretzeko moduko errekina erabiliz, eta, bestetik, suak denbora laburragoan iraungo du piztuta.
Horrez gain, zenbait ohar jakinarazi nahi ditu Zestoako Udalak: Sua 22:00ak aldera piztuko da, eta 23:00an, dagoen su-hondarra itzaltzeari ekingo zaio.
Zestoako Udalak jarriko duen errekinaz aparte, guztiz debekatuta dago jendeak bestelako material edo trasteak botatzea su-eremura. Ohar hau sua piztu aurretik zein ondoren zorrozki bete beharko dela nabarmendu du Udalak. Sua piztuta dagoen bitartean, ez da gomendatzen jendea bertara hurbiltzea eta gurasoen eran-tzukizuna da gomendio hori betearaztea, adin txikikoen kasuan. Amaitzeko, arratsaldean zehar, udaltzainak eman ditzakeen jokabide-jarraibideei kasu egitea eskatzen da eta, suaren momentuan, sua pizteaz eta jarraipena egiteaz arduratuko den Eginkizun Anitzeko langileari kasu egitea.