Borrar

Zestoa

Parte-hartzaileen prozesuaren baitan sei proiektu aukeratu dira

Udaberriko Lurra Taupaka Festa ospatuko dute bihar Amillubin

S. U.

zestoa.

Osteguna, 9 maiatza 2024, 20:18

Comenta

Aste honetan egin da aurrekontu parte-hartzaileen azkeneko bilera eta bertan jakinarazi dira bozketa fasean bozka gehien izan dituzten proiektuak zein izan diren. Guztira 231 herritarrek eman dute euren bozka eta auzoetako parte hartzea handia izan dela azaldu du Zestoako Udalak. Aurrekontu parte-har-tzaileen prozesuaren balorazioa «ona» izan da orokorrean.

60.000 euroko aurrekontuan sartzen diren proiektuak honako hauek dira: Iraetako frontoia itxi (85 bozka); Uztapide Plazako haur parkearen eraberritzearen bigarren fasea garatu, haurrek jolasteko elementu gehiago ipinita (77 bozka); Arroa Beheko pilotalekuari atea ipini, neguko hotzetik babesteko (63 bozka); Aizarnako frontoia ixteko lanei jarraipena eman (43 bozka) Herri bideak garbitu (12 bozka); eta Iraetako Kultur Etxera igotzeko atea ipini eta altzariak erosi (16 bozka).

Errepidea moztea, gaur

Itzulia Basque Country Women lasterketa Zestoatik pasako da gaur. Ondorioz, GI-631 errepidea moztu egingo da. Proba 12:30ak aldera pasako dela aurreikusten da eta 30 minutu lehenago itxiko da errepidea. Lasterketako parte-hartzaileak pasa eta 30 minutura zabalduko da berriro ere. Beraz, aurreikuspenen arabera, 12:00etan itxiko da GI-631 errepidea eta 13:00etan zabalduko da. Zestoatik pasako dena, probaren lehenengo etapa izango da, Gasteiz eta Elgoibar artean jokatuko dena hain zuzen (140km).

Festa Amillubin

Amillubik herritarrekin Udaebrri ko Lurra Taupaka Festa eguna ospatuko du bihar, larunbata, Amillubi baserrian bertan eta hango lurretan. Dagoeneko auzolanean lurra goldatzen eta udaberriko landaketekin hasi badira ere, biharko egun osoko egitarau irekia prestatu dute, diru bilketaz harago, «egitasmoa herritarrekin partekatzeko». Izan ere, proiektuaren sustatzaileen helburua da egitasmora herritarrak erakartzea eta elikadura burujabetzaren aldeko urratsak ematea eta horretarako, besteak beste, bisita gidatua egingo dute.

Egitaraua 11:00etan hasiko da Amillubi egitasmoaren aurkezpena eta bisitarekin. 12:00etan, bi ekintzen arteko aukera egongo da: Enekouchekin 'Lurrarekin konexioa' saio umoretsua edo Baso bainu-ibilaldia Tantai kooperatibako kideen eskutik. 13:30ean poteo musikatua egongo da (EHko Batukada Feminista Sarea); ondoren, 14:30ean, bazkaria; 15:30ean, umeentzako clown ikuskizuna Itziar Saenz de Ojer-en eskutik; 16:30ean, bakarrizketa Gregoren eskutik; 17:30ean, Mejillon Tigre kolektiboaren errezitaldia; eta 18:30ean, 3zur, Pelax eta Babarrunba taldeen kontzertuak. Egunean zehar, gainera, umeentzako txokoa egongo da. Ibilgailuak Iraetako futbol zelaiko aparkalekuan utzi beharko dituzte bertaratzen direnek. Sarrerak: www.entradium.com/eu/ events/amillubi-festa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Parte-hartzaileen prozesuaren baitan sei proiektu aukeratu dira