Zestoa
'Liburuaren Egunak' antolatu ditu Zestoako Udalak, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakianAutodefentsa feminista tailerra egingo da, apirilaren 12tik ekainaren 7ra bitartean kiroldegian. Izena emateko epea hilaren 10era arte egongo da zabalik
S. U.
Zestoa.
Asteartea, 2 apirila 2024, 20:56
'Liburuaren Egunak' ekimena antolatu du Zestoako Udalak apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, liburutegia, Euskara, Kultura eta Gazteria sailekin elkarlanean. Apirilaren 12tik 28ra bitartean hainbat ekintza izango dira herrian.
Apirilaren 12an eta 19an umeentzako ilustrazio-tailerra eskainiko da Ainara Azpiazu 'Axpi' ilustratzailearekin.
Apirilak 16 eta 30, 'Nola aukeratu liburuak irakurzaletasuna sustatuz' tailerra eskainiko da liburutegian, Dorleta Kortazar adituarekin, HH eta LHko guraso, hezitzaile eta gaian interesa dutenentzat. Bi saiotan banatuko da, 17:30etik 19:30era bitartean (tailerra lau ordukoa da). Aurrez izena eman behar da liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edota bertaratuta, apirilaren 10a baino lehen. Ekimen honen helburua da haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzea.u.
Apirilak 17, asteazkena, '80 amandre' helduentzako ipuin-kontaketa egingo da, Dorleta Kortazarren eskutik, 19:00etan kultur etxean. Apirilak 20an, larunbata, HH3 eta HH5 bitarteko umeentzako ipuin kontaketa izango da, goizeko 11:00etan, kiroldegian, Amaia Egidazu kontalariarekin; apirilak 23an, Liburuaren nazioarteko egunean, 'Kontaidazu ipuin bat' saioa eskainiko da, 17:30ean, liburutegian.
Amaitzeko, apirilak 28an, 'Zestoa zestoarren hitzetan' literatur ibilbidea egingo da. Hainbat zestoarrek herriko txokoez eta kontuez idatzi dituztenak jaso eta ibilbide batean bildu dituzte, eta helduen irakurle taldeko kideen ahotsetan jarri. Ibilbidea 10:30ean hasiko da, liburutegitik abiatuta.
Autodefentsa feminista
Bestetik, autodefentsa feminista tailerra antolatu du Udalak. Saioak apirilaren 12tik ekainaren 7ra bitartean izango dira, ostiralero, kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era. Tailerra 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta taldeak kopuru mugatua izango du.
Izen-ematea apirilaren 10a (asteazkena) bitartean egongo da zabalik, kiroldegian bertan. Autodefentsa feminista tailerraren prezioa zortzi eurokoa izango da.