Borrar

Zestoa

Kiroldegiko frontoiaren berrinaugurazioaren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak

Pilota partidak eta mahai-ingurua izango dira datozen egunotan

S. U.

zestoa.

Asteazkena, 15 maiatza 2024, 20:52

Comenta

Kiroldegiko frontoiko berrinaugurazioaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zestoako Udalak datozen egunotarako. Datorren astean izango dira aipatutako ekitaldiak. 'Euskal pilota garai berrietara egokitzen' izenburupean egingo den mahai-ingurua izango da lehenengo ekitaldia maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan Kutur Etxeko aretoan. Bertan, Iera Agirre pilotari leitzarrak, Jon Alberdi pilotari azpeitiarrak eta Oinatz Bengoetxea pilotari leitzarrak hartuko dute parte. Moderatzaile lanetan, berriz, Kepa Iribar kazetaria arituko da.

Maiatzaren 25ean, larunbatean, 18:30ean, berriz, Emakumeen Udaberri Torneoko bertso pilota saioa izango da Kiroldegiko pilotaleku berrituan. Bertan, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia) Mitxoletak (Iturriaga, R. De Larramendi eta Mendiburu) taldearen aurka arituko da. Partidan zehar Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariek arituko dira bertsoak botatzen. Sarrerak 5 euroko prezioa izango dute (haurrek doan) eta Turismo Bulegoan eskuratu daitezke. Egunean bertan leihatilan erosteko aukera ere izango da.

Maiatzaren 26an, igandean, berriz, buruz buruko txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte, 17:15ean hasita. Jaka-Imaz eta P.Etxeberria-Zabaleta bikoteek jokatuko dute. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago honako telefono zenbakira deituta: 615 768 980.

Egunean bertan ere leihatilan erosteko aukera izango da.

Kursaalera joateko autbusa

Zestoako Udalak Kursaal Eskura egitasmoan parte hartuko du berriro ere, eta Les Ballets de Monte-Carlo taldearen 'La Cenicienta ballet' emanaldira joateko autobusa doan izango dute zestoarrek. Emanaldia maiatzaren 29an arratsaldeko 19:30ean izango da Donostiako Kursaal Auditorioan.

Emanaldira joateko interesa dutenek sarrerak eurek erosi beharko dituzte www.kursaal.eus webgunean.

Autobuserako tokia erreserbatzea ere ezinbestekoa izango da honako telefono zenbakian 688 735 652 edo emailez (kultura@zestoa.eus).

Autobusa GI-631 errepideko geralekuan hartu beharko da arratsaldeko 18:30ean. Izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kiroldegiko frontoiaren berrinaugurazioaren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak