
Zestoa
Iraitz Legorburu getariarra eta Eneritz Aramendi azpeitiarra nagusi Kobaz Koba Trail lasterketanSecciones
Servicios
Destacamos
Zestoa
Iraitz Legorburu getariarra eta Eneritz Aramendi azpeitiarra nagusi Kobaz Koba Trail lasterketanEli Aizpuru
zestoa.
Lunes, 10 de febrero 2025, 20:29
Igande honetako goizeko 09:00etan abiatu zen Kobaz Koba Trail bederatzigarren edizioa Zestoan, Arazi IKT eta Agiro Mendi Klubak antolatuta, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Zaldei izeneko 26 km-ko ibilbidea egin behar zuten 300 korrikalari inguru izan ziren lasterketa hasten lehenak. Ordubete beranduago eman zitzaien irteera Artzei izeneko 15 km-ko ibilbidea egingo zuten 390 korrikalariri. Lokatza ikaragarria eta tenperatura ho-tza izan zuten parte-hartzaileek ibilbidean baina berotasunez hartuak izan ziren herrian, helmugara iritsi zirenenan, jende ugari baitzegoen bertan zain.
Iraitz Legorburu getarriarra izan zen aurtengo irabazlea. Bera heldu zen estraineko Zestoako plazara, proba laburrekoei ere aurrea hartuta eta 2:14:39ko kronoa eginda.
Bigarren lekuan Paul Ormaetxea muruetarra helmugaratu zen (2:16:49) eta Beñat Ibañez zumarragarra izan zen hirugarrena (2:16:58).
Amets Aranberri zestoarra zazpigarren lekuan heldu zen, 2:23:25eko denbora egin eta gero.
Emakumezkoetan, bi azpeitiar izan dira helmugaratzen aurrenak.
Eneritz Aramendi lasterkari azpeitiarrak irabazi zuen Zaldei proba 02:58:12ko denbora egin ostean. Haren atzetik Naroa Uria helmugaratu zen (03:01:20); eta hirugarrena donostiar bat izan zen: Tánit Pérez de Leceta (03:12:41).
Lehen zestoarra 03:39:24ko denborarekin, Aintzane Díaz Jauregi helmugaratu zen.
Artzei, 15 kilometroko ibilbidean Mikel Arriola eibartarra izan zen aurrena (01:17:14); Joxe Errasti (01:17:17) oriotarra bigarrena eta Ibai Angulo azpeitiarra, hirugarrena, 01:18:27 denbora egin ostean. Jon Aizpuru zestoarra izan zen herriko lehena proba laburrean (01:24:32). Emakumezkoetan, berriz, Aretxabaletako Ainara Urrutiak irabazi zuen proba (01:33:05) eta haren atzetik iritsi ziren Ane Elzaudira beratarra (01:33:54) eta Irati Larrañaga usurbildarra (01:34:26).
Azkenik, Ainara Arakistain izan zen lehen zestoarra ,01:56:24ko denborarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.