Zestoa
Ipuinen Katea izeneko irakurketa ekitaldia egin dute, Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketaren baitanLehiaketara aurkeztutako ipuinekin liburuxka bat osatu dute
Sara Utrera
Zestoa.
Asteazkena, 9 apirila 2025, 20:52
Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketaren baitan, asteartean Ipuinen Katea izeneko irakurketa ekitaldia egin zuten.
Bertan lehiaketan parte hartu duten lanak entzuteko aukera izan zen. «Ondo joan da, jende mordoxka bildu da. Nahi izan duenak bere ipuina irakurri du, eta nahiago izan ez duenagatik antolakun-tzako kide batek irakurri du», azaldu dute antolatzailee.
Bestetik, aurtengo lehiaketan parte hartu duten ipuin guztiekin liburuxka bat osatu dela gogorarazten da, eta Txara dendan dago eskuragarri, auzotarrek txandaka irakurri ahal izan dezaten.