Borrar
Zestoako txikitxoek erruz gozatu zuten danborradako doinuekin.

Ver 11 fotos

Zestoako txikitxoek erruz gozatu zuten danborradako doinuekin. E.A.

Zestoa

Festarik koloretsuena!

Santa Kutz jaiak haurren danborrada alaiarekin amaitu dira Zestoan bi eguneko festaz gozatu ondoren

Eli Aizpuru

Zestoa

Ostirala, 3 maiatza 2024, 20:28

Comenta

Santakutz jaiak izan dituzte Zestoan. Bi egunetan zehar hainbat ekitaldiz gozatu ostean –helduen danborrada egin zuten ostegun gauean–, ostiralean, txikitxoen tartea izan zen eta ohi bezala, jende ugari gerturatu zuen ekitaldiak etxeko txikiak danborrak eta atabalak astintzen ikustera. Eguraldia lagun, beste behin, herriko festarik alaiena eta koloretsuena bilakatu zen.

Pandero jotzaileen, zalduntxoen edo soldaduen atzetik karroza ikusteko aukera izan zuten gerturatutakoek. Bihotz Uzkudun zestoarrak diseinatu du aurtengoan eta legoa irudikatuz, umeak fin-fin atera ziren herritarren begiradei irribarrearekin erantzunez.

Ibañarrietako jaiak

Behin Zestoakoak amaituta Ibañarrieta auzoa murgilduko da Santakutz jaietan larunbatetik aurrera eta asteburua festa giroan igaroko dute han. Larunbatean 20:30ean, bertso afaria izango dute Ekain sagardotegian, Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariekin. Afarirako izena emateko 943-14 80 33 edota 649 32 64 28 telefono zenbakietara deitu daiteke.

Igandean jarraituko du egitarauak. 12:00etan meza izango dute auzotarrek Santo Kristoren ermitan. 12:30ean, Zapo Jokoa.

Arratsaldean, 17:00etan, Iago Mago magoa izango da eta ondoren, 18:30ean, herri kirolez gozatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Jon Unanue 'Goenatxo III.a' eta Xabier Aranburu 'Guzta' harri jasotzaileak eta Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariak ariko dira lanean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festarik koloretsuena!