Zestoa
Eskola-umeen lehiaketaren sari banaketa, gaur arratsaldeanA. E.
orio.
Osteguna, 8 maiatza 2025, 20:07
Gaur arratsaldean eskola-umeen literatur lehiaketaren sari-banaketa egingo dute, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
Aurtengoa lehiaketak 38. edizioa ospatuko du. Lanak aurkezteko epea martxoaren 28an bukatu zen, eta gaur banatuko dituzte sariak. Ondorengo mailetako haur eta gaztetxoek hartu dute parte: LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4.
Gaur arratsaldean ezagutuko dira zein diren saritutako lanak zein lanen egileak. Hurbildu nahi duenarentzat, ekitaldi irekia izango da.