Borrar

Zestoa

Dagoeneko prest da Santa Ines jaietarako egitaraua Iraeta auzoan

Hurrengo zapatuan, hilaren 18an, izango da txupinazoa eta bi asteburutan luzatuko dira festak

Eli Aizpuru

zestoa.

Viernes, 10 de enero 2025, 20:31

Astebete falta da oraindik Iraeta auzoko Santa Ines jaietarako baina dagoneko prest dute egitaraua eta bi asteburutan luzatuko da gainera programazioa.

Umeen egunarekin hasiko dira ospakizunak datorren zapatuan, urtarrilaren 18an. Arratsaldean, 16:00etan, jaurtiko dute txupinazoa. Ordu berean, puzgarriak prest izango dituzte, haurren gozamenerako. Ordu erdi beranduago, auzoko haur jaioberriei ongi etorria egingo diete. Trenean ere ibili ahal izango dira gerturatzen direnak eta ondoren, txokolatada izango dute.

Igandean, gaztetxoen pilota partidak nagusituko dira. Iraetako Santa Ines pilota txapelketaren finala ere jokatuko da.

Arratsaldean, kirolak jarraipena izango du eta Urrezko Aizkorako jardunaldia eta Errota Harria Txapelketa izango dira, besteak beste.

Urtarrilak 21, Santa Ines

Asteartea izango da aurten Santa Ines Eguna eta nola ez, auzoko egun handia mezarekin eta auzotarren arteko bazkariarekin ospatuko dute.

Hala ere, ez dira hor amaiatuko santainesetako ekitaldiak. Izan ere, ostiralean, urtarrilaren 24an, Mus Txapelketa antolatu dute. 34.-ez egingo da txapelketa Bekoetxen. Gaueko 22:30ean hasiko da lehia baina ordu erdi lehenago zabalduko dute izena emateko aukera. Beraz, parte hartu nahi dutenek, txapelketa baino lehen gerturatzea nahiakoa izango dute.

Asteburuaren atarian izanda, beste egun bateko jaia prestatu dute Iraetan. Hala, hilaren 25ean ere, larunbatez, ondo pasatzeko eta jaietaz gozatzeko aukera izango da.

Eguerdian hasiko dira ekitaldia. 12:00etan, Itxaropena dan-tza taldeak emanaldia eskainiko du. Ordubete beranduago, 13:00etan hasita, pintxo lehiaketa izango da Ordeka elkartean eta behin pintxoak prestatuta, nola ez, pintxo bazkaria egiteko asmoa dute, elkartean bertan.

Arratsaldean jarraituko du gero festak. 19:30ean, trikitiak hartuko du auzoa eta Manex eta Erkizik girotuta, tripipoteoa hasiko dute, afaltzeko ordua iritsi arte. Izan ere, 21:00etan afari herrikoia dute aurreikusita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, garagardo afaria izango da. Hori dela eta, menua ere garagardo ferietan izan ohi den bezalakoa aurkeztu dute. Saltxitxak eta txerri sahieskia izango dute nahieran, nola ez, garagardoz bustita.

Jaiekin amaitzeko, Laket taldearekin erromeria izango da. Beraz, hasi da Santa Ines jaietarako atzera kontaketa Ireta auzoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dagoeneko prest da Santa Ines jaietarako egitaraua Iraeta auzoan