Borrar

Zestoa

Aurrekontu partehartzaileen bozketa fasearen emaitzak ezagutzeko bilera, gaur

Bestalde, Udalak herriko festak antolatzeko lehen bilera deitu du ostegunerako

Eli Aizpuru

zestoa.

Astelehena, 6 maiatza 2024, 20:34

Comenta

Zestoako Udalak, 2024ko aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko asmoz, hainbat bilera deitu ditu. Gaur, maiatzak 7, izango da hirugarren herri batzarra. udaletxean bertan elkartuko dira, 19:00etan. Udalak herritarrei dei egiten die parte hartzeko eta herrian dirua zer proiektuetara bideratu nahi den erabakitzeko. 60.000 euro zertarako erabili erabakitzeko prozesuan 35 proposamen egin zituzten herritarrek otsailean, eta horietatik hamabost dira bozketa fasera igaro zirenak.

Bestalde, Zestoako Udalak herriko festak antolatzeko ardura herritarrekin elkarlanean hartu nahi du. Hori de la eta festak antolatzeko lehen bilera deitu du ostegun honetarako. Alonderon izango da hitzordua, 19:30ean.

Bertan, udan Zestoan nahi diren ekintzetaz; uda amaierako kontzertuetaz; adinekoen egunaz edo festetako egunen errepasoa edo ekitaldi nabarmenenak zein egunetan kokatu hitz egingo da, besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrekontu partehartzaileen bozketa fasearen emaitzak ezagutzeko bilera, gaur