Borrar
'Sorgin baratza' antzezlanaren entseguaren une bat. DANBOLIN

Zestoa

Antzerki eta arte eszenikoaz gozatzeko aukera izango da datorren astean zehar

Hilaren 24tik 29ra bitartean ospatuko da aurtengo Zestoako Antzerki Astea

Sara Utrera

Zestoa

Larunbata, 22 ekaina 2024, 20:34

Comenta

XII. edizioa izango du Zestoako Antzerki Asteak, eta ekainaren 24tik 29ra bitartean ospatuko da. Aurtengoan lau antzezlanek, solasaldiek eta tailerrek osatuko dute egitaraua. Badira 12 urte Zestoako Antzerki Astea lehen aldiz antolatu zela, eta ordutik hamaika antzezlan eta kultur-ekintzaz gozatzeko aukera eskaini du Eromen Arte Eszenikoen Eskolak. Lehenengo hiru egunetan, hilak 24, 25 eta 26, Eromen Interpretazio Eskolako ikasleen 'Sorgin baratza' kale-antzezlana Lili Jauregiko inguruetan estreinatuko da (sarrerak agortuta).

Gainontzeko konpainia profesionalen ikuskizunak Caravan Park-eko eraikinean (Zestoako industrial gunean) izango dira: Ekainaren 27an, 20:30ean, ' Gure xaharrak' antzezlana izango da ikusgai, Caravan Park-en. Ekainaren 28an, 20:30ean, 'Putaren bakarrizketa eroetxean' taularatuko da. Hilak 29an, 19:30ean, 'Katagorriaren elezaharra' familia osorentzako ikuskizuna aurkeztuko da.

Berrikuntza gisa, Kataluniatik etorriko den La Baldufa konpainiak 'Nola sortu istorio txikiak' izeneko tailerra antolatuko du 14 urtetik gorakoentzat ekainaren 29an 12:00etatik 14:00etara bitartean, Caravan Park-en. Izena emateko: 658.739032.

Aurtengo edizioan, lehen aldiz, Eromen Interpretazio eskolako ikasleen jantziak AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako ikasleen kolaborazioarekin sortuak izango dira.

Eromen elkartearen proiektuak duen kulturaren demokratizazioaren filosofiari jarraituz, deskontu bereziak, publiko guztientzako ekintzak eta gai anitzak proposatuko dira. Gainera, ikuskizunen ondoren, antzerkigileekin solasaldiak, eta musikaz lagundutako zizka mizkak izango dira, Laiak ardandegia eta Bekoetxe Merenderoaren eskutik. Interpretazio Eskolako sarrerak dagoeneko agortuta badaude ere, gainontzeko anztezlanetarakoak oraindik eskuragarri daude Zestoako Turismo bulegoan eta baita Entradium.com webgunean ere.

Poltsiko eta adin guztietarako

Urtez urte egonkortzen doan antzerkiaren jaialdi honek gero eta publiko zabalagoari eskaintza egin nahi dio, horregatik, honako aukerak eta deskontuak eskaini dira: Helduei zuzendutako antzezlanen sarreren prezioa 8 eurokoa izango da, eta 18 urtetik beherako ikusleek ikuskizunen sarrerek %50eko deskontua izango dute.

Izen-ematea

Era berean, jakinarazi nahi da zabalik dagoela Zestoako Interpretazio Eskolan izena emateko epea, bai helduentzat (18 urtetik gorakoentzat) bai haur eta gazteentzat (18 urtetik beherakoak). Izena emateko: eromenprodukzioak@gmail.com edo 658.739032.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antzerki eta arte eszenikoaz gozatzeko aukera izango da datorren astean zehar

Antzerki eta arte eszenikoaz gozatzeko aukera izango da datorren astean zehar