Borrar
Zestoako herri lasterketako proba luzean eta motzean azkarrenak izan diren parte-hartzaileak. ANTOLAKUNTZA
Amets Arambarri eta Eneritz Aramendi, Herri Krosaren irabazleak

Zestoa

Amets Arambarri eta Eneritz Aramendi, Herri Krosaren irabazleak

S. U.

Zestoa.

Martes, 18 de marzo 2025, 08:15

Igandean jokatu zen 45. Zestoako Herri Krosa, Iñaki Iruretaren oroimenezkoa. Amets Arambarri eta Eneritz Aramendi izan ziren proba luzeko (8,6 km.) irabazleak. Arambarrik 28:09 osatu zuen; bigarrena, Mikel Velasco izan zen (29:22) eta hirugarrena, Marcos Zaldibia (30:01). Emakumezkoetan, Aramendi izan zen azkarrena, (34:13); bigarren sailkatua Idoia Nogales izan zen (35:37); eta hirugarrena Patri Amundarain (38:17).

Adrian Pajares eta Naiara Tena izan ziren proba laburreko (2.8 km) irabazleak. Pajaresek 8 minutu eta 39 segundotan amaitu zuen lasterketa; Jon de la Cuesta izan zen bigarren (8:54) eta Eneko Albizu hirugarren (8:59). Emakumeen artean Tena izan zen azkarrena, (10:51); bigarrena Ane Arregi (11:30) eta hirugarrena, Maria Amundarain (12:44).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amets Arambarri eta Eneritz Aramendi, Herri Krosaren irabazleak