Zestoa
Altuna III.a eta Iztueta Ezkurdiaren eta Albisuren aurka neurtuko dira irailaren 6an ZestoanJaialdiko partida nagusia Masters Caixabank ligako azken jardunaldia izango da
A. M.
Zestoa.
Astelehena, 26 abuztua 2024, 20:04
Altuna III.a eta Iztueta Ezkurdiaren eta Albisuren aurka lehiatuko dira irailaren 6an Zestoan izango den pilota partidan. Zestoako Ama Birjina festen barruan, profesionalen pilota jaialdia izango da norgehiagoka eta iragarri dutenez gaueko 21:15ean hasiko da jaialdia.
Aipatzekoa da jaialdiko partida nagusia Masters Caixabank ligako azken jardunaldia izango dela. Egun horretan, partida hau jokatu aurretik, lehen neurketa jokatuko da eta bertan Egiguren V.a eta Erostarbe Salaberriaren eta Gabirondoren kontra neurtuko dira.
Orain arte salgai jarritako sarrera gehienak saldu direla gogoratzen dute. Hori dela eta, antolatzaileek beste 70 sarrera jarri zituzten eskuragarri turismo bulegoan. Sarrera horiek harmailetako erdigunekoak dira; hau da, laugarren eta seigarren kuadroen artekoak. Bestaldea, www.entradasfronton.com atarian erosi daitezke erdigunetik haragoko sarrerak aditzera eman dutenez.
'Gabe' kale antzerkia
Ostiral honetan, hilak 30, Zestoako Euskal Herria plazan 'Gabe' izenburuko kale antzerkia ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Virginia Imaz Quijerak zuzendutako clown ikuskizunak Karmelo Muñoz eta Ander Muñoz aktoreak ditu protagonista, 55 minutuko iraupena du.