Borrar
Kirol Elkarteko Helterofilia ataleko neskak denboraldi ikusgarria daramate 2025ean. ZKE HALTEROFILIA

Zarautz

ZKE Halterofiliako nesken taldeak historia egiten jarraitzen du

Erreginaren Kopara sailkatzeko play-offean izango dira zarauztarrak lehenengo aldiz

Asteazkena, 22 urria 2025, 20:10

Comenta

ZKE Halterofiliako azken emaitzak berriro ere bikainak izan dira. 2025eko denboraldiko hiru jardunaldiaren ostean, ZKE Halterofiliako emakumezkoen taldeak 'Erreginaren Kopara sailkatzeko play-offean' parte hartzeko sailkapena lortu dute.

Play-off horretan Espainiako 18 klub aritu dira (15 Ohorezko Mailakoak, 2 Lehen Mailakoak eta 1 Bigarren Mailakoa), estatu osoko hainbat egoitzatan: A Coruña, Madril, Valentzia, Melilla, Tenerife, Bartzelona eta Zarautz.

Helburua, lehen 12 taldeen artean sailkatzea zen eta horrela Erreginaren Kopan parte hartzeko txartela eskuratzen zuten. Play-offean, Zarauzko taldeak 18 kluben artean laugarren postua lortu du.

Aritzbataldeko jardunaldia

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatutako jardunaldian parte hartu zuten ondorengo taldeak; Gizonezkoen taldeak: Danok Danena (Zizurkil), Gazte Berriak (Antsoain) eta Helios (Zaragoza). Emakumezkoen taldeek: Anaitasuna (Iruñea) eta Zarautz (etxeko taldea).

ZKE Halterofiliako emakumezkoen taldea honako kirolariek osatzen dute: Miren Galarraga, Lide Mendizabal, Lore Mendizabal, Malen Monasterio, Mara Monasterio eta Ainhoa Urquiola.

Kopa azaroak 29an

Erreginaren Kopa datorren azaroaren 29an jokatuko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta bertan Espainiako 12 klub onenak arituko dira kategoria absolutuan, gurea barne.

ZKE Halterofiliako nesken taldeak azken urteetan ibilbide ikusgarria egin du: 2023an 2. Mailara igo zen, 2024an 1. Mailara, eta aurten, Lehen Mailan bigarren postua eskuratuta, Ohorezko Mailara igoko da.

Talde gaztea

Zarauzko taldearen gaztetasuna azpimarratzekoa da, bi atleta sub-15, bi sub-17 eta atleta junior bat dituzte, denak maila absolutuko kirolariekin parez pare lehiatzen.

Joan den otsailean jokatutako Espainiako sub-16 Kopan garaile izan zen taldeko lau kirolari dira oraindik talde honetako partaide.

Gainera, gogoratu behar da ZKE Halterofiliako gizonezkoen taldeak 2003, 2004, 2016 eta 2017ko Errege Kopan parte hartu zuela, eta hau izango dela emakumezkoen lehen parte-hartzea historia honetan.

Zorionak neskak! Historia egiten jarraitzen duzue.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ZKE Halterofiliako nesken taldeak historia egiten jarraitzen du

ZKE Halterofiliako nesken taldeak historia egiten jarraitzen du