Zarautz
Zarauztarrak nagusi izan dira Bikote Mistoen KroseanJune Agirrezabalaga eta Aritz Arregi izan ziren bizkorrenak 46. edizioan 29:04ko denborarekin
Zarautz Kirol Elkarteko rugby atalak antolatuta, igande goizean lehiatu zen 46. Bikote Mistoen Zarauzko Krosa. Aritzbatalde kiroldegi aurrean, Araba kalean, eman zitzaion 11:00etan hasiera lasterketari.
700 bikote baino gehio ziren izena emanda baina eguraldi txarra iragarrita zegoenez gutxiago elkartu ziren irteeran, eta helmugan 644 bikote sartu ziren Lege Zaharren enparantzan.
-
Orokorra
-
1.June Agirrezabalaga/Aritz Arregi 29 04
-
2.Helene Alberdi/Paulo Alberdi 29 20
-
3.Nerea Murua/Iñaki Murua 29 24
-
Zarauztarrena
-
1.June Agirrezabalaga/Aritz Arregi 29 04
-
2.Sandra Rodriguez/Iker Marquez 33 44
-
3.Laura Arregi/Xabier Aranburu 35 03
Denetan bizkorrenak etxekoak izan ziren, zarauztarrak, June Agirrezabalaga eta Aritz Arregi. 7,9 kilometroko ibilbidea burutzeko 29 munutu eta 4 segundo behar izan zituzten helmugan lehen postuan sartzeko.
Atzetik, sailkapeneko podioa osatuz, anai-arrebekin osatutako bi bikote, Helene eta Paulo Alberdi (29:20) eta Nerea eta Iñaki Murua (29:24). Zarauztarrrak hasieratik hartu zuten lasterketako burua eta lasaitasunez nagusitu ziren.
Beraiek izan ziren gainera, herritarren bikote zerrendako onenak. Zarauztarrez osatutako bigarren bikotea Sandra Rodriguez eta Iker Markez izan ziren, 33:44ko denborarekin eta hirugarren tokian sartu ziren Laura Arregi eta Xabier Aranburu, hauek ordularia 35:03an gelditu ondoren.
Eguraldiari beldur
Aipatu bezala, izena emanda zeuden bikote kopurua ez zen azaldu irteerara. Astean zehar, iganderako eguraldi txarra eman da zegoen eta horrek bikote batzuk ez azaltzea ekarri zuen eta baita egun berean azaltzen direnak ere, goizeko euria ikusita gurera ez etortzea erabakiko zuten.
Baina kirola nagusitu zen iragarpen guztiei. Abiatzerakoan, Araba kalean, taldeak bere lehen urratsak ematen zituenean erori ziren lasterketako tanta bakarrak baina berehala gelditu eta eguerdi osoan ez zen gehiago euria azalduko, lasterka egiteko giro paregabea utziz. Helmugan gainera, errugbiko kideak salda beroa eta pintxoa prest zituzten korrikalariak berotu nahi bazuten eta denak eskertu zuten indarrak berritzeko prestatutako mokadutxoa.
Aipagarria baita jendearen jarrera, lasterketan zehar txalo artean hartu zituzten korrikalariak eta hori beti eskertzen du izerditan eta nekatuta doanak.