Borrar

Zarautz

Zarautzi buruzko gradu eta master amaierako lanak laguntzeko bekak

A. E.

Zarautz.

Osteguna, 13 azaroa 2025, 20:15

Comenta

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) diruz laguntzeko bekak emango ditu. Helburua, Zarautzen unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazteek ikasturte amaierako lanetan Zarauzko errealitateak azter-tzea sustatzea da.

Lanek Zarautzekin erlazioa izan beharko dute, herriko ekimenak, zerbitzuak, industria, historia, etab. aztertuz eta euskaraz idatzitakoak izan beharko dute. Gehienez 10 beka emango dira, 1.000 euro lan bakoitzeko, eta prozesuaren amaieran, ekitaldi bat antolatuko da Gradu eta Master Amaierako Lan hauek herriaren aurrean aurkezteko.

Beka hau 21 eta 30 urte bitarteko zarauztarrek eskatu ahal izango dituzte eta Zarau-tzen erroldatuta egon beharko da aurreko hiru urtetan. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbi-tzuan egin daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarautzi buruzko gradu eta master amaierako lanak laguntzeko bekak