Zarautz
Uxue Razquin idazlea, gaur Garoan liburua aurkeztenA. E.
zarautz.
Osteguna, 30 urria 2025, 20:29
Uxue Razquin idazleak (Iruña, 1992) 'Cómo se le dice adiós a una madre' bere liburua aurkeztuko du gaur arratsaldeko 18:30etan Garoa liburudendan. Liburu labur honetan —zatikatua, trinkoa eta batzuetan negar malkotan utziko zaituena—, Uxue Razquinek bere amaren gaixotasuna eta heriotza partekatzen ditu: unibertsal bihurtzen den esperientzia pertsonal bat. 'Nola esan agur ama bati' agur gutun indartsu bat da, begiratzeko erraza ez den ispilu Uxue Razquin idazlea bertan izango da, Nerea Loiola bidaide duelarik.