Ulacia ZKE taldearen bigarren zati eskasak galdu arazi zion Salamancan
Bi lehen laurden parekatuen ostean etxekoak nagusitu ziren beste bitan 81-71 amaituz
J.M. ZUBIAURRE
zarautz.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Carbajosa de la Sagrada herriko udal kiroldegian jokatzen zuen Ulacia ZKE taldeak Tercera FEBeko zazpigarren jardunaldian Salamancako Recoletas Salud Carbajosa taldearen aurka.
Bi talde nahiko parekatuak sailkapenaren arabera eta Beñat jauregiren taldearentzat aukera polita zerbait lortu ahal izateko. Lehen zatian bi taldeak oso parekatuak egon ziren. Lehen laurdena etxekoentzat izan zen 18 eta 17 baina bigarrenean zarauztarrak nagusitzen ziren 14-15 eta tasedenaldira berdindutik joan ziren, 32-32. Hirugarren laurdenean, aldagelatik hobeto atera ziren gaztelakoak eta markagailuan abantaila hartzen duten. Dena den, Ulaciakoak hiru minutu faltan batera jarri ziren (49-48).
Azken une horietan, bertakoak gehiago asmatu eta azken laurdenetara bost puntuko aldearekin joan ziren. Norgehiagoka oriandik irekia zegoen eta aukera barbiak zituzten zarauztarrak partida irabazteko.
Berriro hobeto ekin zioten etxekoak laurden honi eta abantaila hamarrera igotzen zuten. 63-53. eta hortik aurrera gaztelarrak ondo eutsi zioten zarauztarren erasoei diferentzi horrekin amaitzeko, 81-71.
Ulacia ZKEren aldetik zenbaki onenak Imanol Artetxe zarauztarrak lortzen zituen. 18 puntu eta 14 errebote. Eneko Juarros jokalariak ere 17 puntu sartu zituen. Porrota ahaztu eta datorren igandean gipuzkoar derbia izango dute Ulaciakoek Aritzbatalden 18:30ean hasita Iruki Take talde tolosarraren aurka.
Beste taldeak
Lehenendo Mailan jokatzen duen Gráficas Juaristi taldeak 53-47 galtzen zuen Askartza Claret taldearen etxean. Unai Villegasen taldeak primeran ekin zion partidari Leioan, lehen laurdena eskuratuz (8-15), baina hortik aurrera bizkaitarrak nagusitzen joan ziren eta atsedenaldira aurretik heldu arren, 25-27, beste bi laurdenak galdu eta azkenean sei puntuko aldearekin galdu zuten.
Igandean 16:00etan Aritzbatalden jokatzen dute Universidad Deusto Loiola Indautxu taldearekin.
Bigarren maila mutiletan, Ulacia ZKE izan da garaipena lortu duen bakarra, nagusien artean. 57-76 nagusitu ziren Arayan Dupla Agurain taldeari irabazita.