Borrar
Malekoia 365 Egun egitasmoak malekoia musika, kantua eta dantzarekin bete zuen udatiarrek ikus zezaten. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Udako bisitariek Zarauzko benetako izaera ezagutu zuten

Malekoia 365 Egun egitasmoa egin zen igandean herriko hainbat eragilek bultzatuta

Asteazkena, 17 uztaila 2024, 19:16

Comenta

Malekoia 365 Egun egitasmoak helburu bat zuen joan den igandean, udatiarrei Zarautz ez dela uda eta turismoa bakarrik erakustea eta horretarako abesti eta dantza euskaldunak prestatu zituzten herriko taldeek eta erantzun bikaina izan zuen deialdiak.

Herriko hainbat eragilek antolatu zuten egun berezi hau eta udako bisitariei erakutsi zieten Zarautzen euskara eta euskal kultura urte osoan daudela presente.

Eguraldiak lagundu zuen eta malekoiko bost lekutan, Kantina, Dama, Gurutze Gorria, Muskaria eta Munoan eguerdiko 12:00etan ekin zioten emanaldiei eta ikusmin nabarmena sortzen joan ondoren, talde guztiak Gurutze Gorriaren aurrean elkartu ziren azken emanaldi bateratu bat egiteko. Asko izan ziren dantza egitera animatu ziren herritarrak eta Malekoia 365 Egun egitasmoari amaiera emateko, GZR taldeak kontzertua eskaini zuen.

Euskal abestiekin batera, dan-tzek ere toki berezia izan zuten. Arrai Zopa kantu taldea, Arranoko gitarra taldea, Montetxio abesbatza, ZarautzTrik eta txistulari taldeak musika eta abestiak jarri zituzten eta beraiekin, herriko dantzariek ere parte hartu zuten egitasmoan. Zirika euskara elkarteko kideek, bien bitartean, esku-orriak banatu dituzte ikus-entzuleen artean.

Talde bakoitzak bere ibilbidea egin zuen malekoian zehar, bertatik zebiltzan kanpotarren artean ikusmina sortuz. Mugikorrekin jaso zuten udatiarrak itsas pasealekuan ikusten eta entzuten zutena. Euren herrietara itzultzen direnena zabalduko dute gurean ikusitakoa, euskal kultura eta hizkuntza nolakoa den eta nola bizi dugun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udako bisitariek Zarauzko benetako izaera ezagutu zuten

Udako bisitariek Zarauzko benetako izaera ezagutu zuten