Salamancara joango da gaur Ulacia ZKE jokatzera
J. M. Z.
zarautz.
Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:57
Ulacia ZKE saskibaloi taldeak Tercera FEB-eko zazpigarren jardunaldian Salamancako Recoletas Salud Carbajosa taldearen etxean jokatuko du gaur, arratsaldeko 20:00etan hasiko den partidan, Carbajosa de la Sagrada herriko udal kiroldegian. Gráficas Juaristi taldeko neskek ere kanpoan jokatuko dute bihar (16:15) Askartzaren etxean, hain zuzen ere, eta Ulaciako mutilek, berriz, Araian (16:30) gaur Dupla Agurain taldearekin.