Zarautz
Pertsona errefuxiatuen aldeko GabonetakoIX. AzokaA. E.
zarautz.
Larunbata, 8 azaroa 2025, 20:19
Oraingo honetan, Hotz Zarautz erakundetik etxean gordeta dugun material erabilgarria eta besteentzako erakargarria izan daitekeena eskatzen dute. Gure armarioak eta ganbarak berrikusteko eta alde batera utzita ditugun objetu baliotsu horiek Gabonetako errefuxiatuen aldeko elkartasun azoka honetan uzteko aukera bikaina dugu. Jasoko dituzten gauzak ondorengoak dira: altzari txikiak eta apaingarriak; ontziteria eta beirateria; oherako edo mahairako oihalak; objetu bitxiak;margolanak, ispiluak... Bestalde, lanparak; erropa; osagarriak (poltsak, gerrikoak, bitxiak).
Liburu eta diskoak ez ezik, azokan balioa izan dezakeela iruditzen den beste edozer ere onartuko da. Garrantzitsua da saltzekoa egoera onean egotea, garbiketa edo konponketarik behar ez izatea.
Ekarpenak azaroaren 22tik aurrera jasoko dira Zigordia kalea 10 helbidean (Laspiur dendan ), astelehenetik larunbatera 11:00-13:30 eta 17:00- 20:00etara. Aurtengo azoka abenduaren 5ean zabalduko da.