Zarautz
Nesken Enbata Hibaikarekin lehian ikusteak ilusioa sortu du zaleenganEuskadiko Traineru Txapelketan lugarren izan dira Juanjo Etxarteren neskak
Astilleron, ekainaren 21ean, hasiko dute KAE-1 Liga eta ETE Liga Zarauzko bi Enbatak. Hori izango da denboraldiko erronka, bi ontziak ahalik eta goren ikustea sailkapenetan.
Bitartean, lehian dabiltza bi traineruak eta igandean Euskadiko Traineru Txapelketan izan zen nesken ontzia, Bermeon. Gipuzkoako Txapelketan hirugarren izan ziren Etxarteren arraunlariak baina batzuek zioten txanda egokian lehiatu zutela, eguraldiak eta itsasoak aldaketak izan zituela eta abar.
Bermeon erakutsi zuten aurtengoan indartsu ekin diotela urte garai honi eta ederra izan zen Euskotren Ligako Hibaikarekin izan zuten borroka. Lehen luzean aurretik eta azken unera heldu bitartean, lanak ematen jarraitu zuten Enbatakoek, Errenteriako nesken harridurarako.
Sailkapen orokorrean laugarren amaitu zuten zarauztarrek, lau ontzi bizkaitarrak atzetik utzi ondoren eta segundo ugariko aldearekin.
Zaleak ilusioz beteta ikusten ditugu kalean, lan oso ona egiten ari dira gure neskak eta eskifaia gazte batekin gainera. Zain geratzen gara noiz hasiko Liga eta han ikusiko da non kokatzen diren gureak.
Ordurako ere prest izango da Asier Puertasen mutilen Enbata. Hauek ere, estropada lehiatzeko aukera izan zuten asteburuan. Lekeition ospatu zen Euskadiko Txapelketatik kanpo zeuden ontzien arteko lehia.
Mutilak oso lan txukuna egin eta seigarren tokian amaitu zuten. Aurretik izan zituzten oraingoan euren ligako bi traineru, San Pedro eta Deusto, oso segundo gutxitan hirurak baina atzetik geratu zen Arkote ere nahiko urbil sailkatzen zen.
Garbi dago KAE-1 Ligako ontziak ondo prestatuta daudela eta borroka latza izango dela estropada denetan. Albiste pozgarria zera da, Enbata ere lehiakor dagoela eta edozer gerta daitekeela 2025eko uda honetan.
Harrobia Legution
Traineruek izaten dute arraunean harreta nagusia baina ezinbestekoa da etorkizunean ontzian egongo diren arraunlariak prestatzen joatea eta horretan dabil Zarautz Arraun Elkartea.
Asteburu honetan harrobiko hainbat neska eta mutil Legution izan dira, bertan lehiatzen bai zen Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa. Lau ontzik izan zuten aukera bertan arraunean egiteko.
Nesken lauko ontzian, infantil mailan, ontzian izan ziren Aiuri Alberdi, Leire Aranburu, Lur Sabalza eta Lore Azku, laugarren sailkatuz.
Mutilen lauko infantilak ere postu berbera lortu zuen eta hauek osatu zuten ontzia, Telmo Elguero, Lucas Flores, Unax Errazkin eta Amets Landa.
Biko infantil mailan, Jon Yurrita eta Eneko Agirrezabala laugarren sailkatu ziren eta azkenik Imanol Iruretagoiena bosgarren izan zen kadete mailan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.