Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mutilen Enbata larunbatean Santoñan izan zen eta Santurtzirekin borroka polita izan zuten garipenaren bila. Bigarren amaitu zuten erlojupekoa. ZAE

Zarautz

Nesken Enbata asteazken honetan Kontxako kanporaketan eta ostegunean mutilen txanda

Denboraldiko estropada berezienetakoa da kanporaketa hau eta neskek aukerak dituzte

Asteartea, 2 iraila 2025, 20:14

Comenta

Gaur eta bihar zarauztar arraun zaleek begirada Donostian jarrita izango dute, bertako badian lehiatuko bai da Kontxako Banderaren kanporaketa estropada. Juanjo Etxarteren neskak izango dira lehendabizi arraunean, gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da nesken kanporaketa eta zarauztarrek multzo nagusian lehiatuko dute banakako erlojupekoan, EuskoTren Ligako zazpi ontzirekin batera. Multzo horretan izango dira baita ETE Ligako bigarren on- tzia, San Juan eta Galiziako ligatik datozen Chapela eta Tiran.

Jakina zazpi traineru onenak sailkatuko dira, Arraun Lagunakekin batera ondorengo bi igandetan Kontxako Banderaren bila joateko eskubidea izateko. Aukerak badituzte gure neskek sar-tzeko. Ez da erraza izango, baino ilusioz beteta joango dira Donostiara eta harretaz jarraitu beharko da erlojupekoa. Izugarria litzateke sartzea, baina ez bada lor-tzen ez da ezertxo ere gertatuko.

Play offa

Larunbatean, Santoñako Banderan, mutilen Enbata bigarren sailkatu zen Santurtziren atzetik eta San Pedroren aurretik

Ez gudu ahaztu behar oraindik beste erronka handi baten aurrean daudela Enbatako neskak. Irailaren 20 eta 21ean, Bermeon eta Portugaleten, EuskoTren Ligara igotzeko play offa lehiatuko da.

Herriko zaleen babesa gaur izango dute neskek Donostian, bertaratzea erraza da baina play offera joan nahi izanez gero, ZAEk herritarren artean ikusmina egongo delakoan, autobus zerbi-tzua jarri du bi egun horietan zuzenean estropadak ikusteko.

Bermeora joateko irteera ordua 14:00etan izango da eta Portugaletera joateko berriz, 08:15ean. Izenak Kikara tabernan edo Lizardi Laneko Arropa dendan eman daitezke. Prezioa 10 eurokoa izango da eguneko eta irteera Batzoki aurrean emango zaio bi egunetan, larunbat eta igandean.

Mutilak Santoñan

Bihar Donostian mutilen txanda izango da. Hauen estropada ere arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Asier Puertasen ontzia B muntzoan egongo da, Eusko Label Ligatik kanpo dauzen traineru guztiekin batera.

Hauen helburua apalagoa da, euren mailan dabiltzan ontzien artean ahalik eta sailkapen onena lortzea. Ez dugu ahaztu behar KAE-1 Ligan hirugarren sailkatu direla, Santurtzi eta Arkoteren atzetik eta traineru hauekin borrokan ibiltzea izango da Enbataren zeregina bihar.

KAE-1 Liga Castron amaitu zuten eta asteburu henetan LV Bandera de Santoña - Memorial Julián Balmaseda Santamaría lehiatzera joan dira, prestaketa moduan. Bere garaian bertako bandera irabazia da Enbata eta larunbat honetan berriro errepikatzeko asmoarekin joan ziren urdiñak.

Erlojupeko dotorea egin zuten Gaizka Garmendiak gidatutako mutilak baina aurtengo udan behin eta berriro erakutsi duen bezala, Santurtzi denen gainetik dago eta bizkaiterrentzat izan zen bandera. Moreak 20:52:15ko denbora ezarri zuten helmugan eta ondoren, bigarren tokian sailka-tzen zen gure Enbata, 20:59:79an geratuz ordularia. Zazpi segundoko aldea lortu zuen Santurtzik, estropada erdian bi segundoko alde laburra izan ondoren. Hirugarren San Pedro (21:05:82), laugarren Arkote (21:13:04) eta bosgarren Lapurdi (21:21:97) sailkatu ziren. Ez legoke batere gaizki bihar berriz honelako sailkapen bat lortzea.

Gaur eta bihar zarauztar arraun zaleek zita dute Donostian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken Enbata asteazken honetan Kontxako kanporaketan eta ostegunean mutilen txanda

Nesken Enbata asteazken honetan Kontxako kanporaketan eta ostegunean mutilen txanda