Borrar
Asier Puertas pozik geratu da egindako denboraldiarekin. AMAXKAR

Mutilen Enbatak Kontxako saioarekin amaitutzat eman du denboraldia

Donostiako badian 19. tokian bukatu zuten Asier Puertasen kirolariak, brankaz baino poparean saio hobea eginaz

Osteguna, 29 abuztua 2024, 20:04

Comenta

Bizkor joaten da arraun denboraldia zaleentzat. Negu osoan prestatzen egon diren kirolarientzat berriz, zihur gogorra eta luzea egiten dela. Enbatako mutilak irabazia dute atsedena, asteazkeneko saioa bukatu ondoren.

Urteko azken estropada izateko arriskua zegoen, handia gainera, zeren 23 traineru zeuden Donostiako badian zazpi posturen bila eta Zarautz Arraun Elkarteak bertan egotearekin nahiko du gaur egun. Etorriko dira garai hobeak, iraileko bi lehen igandetan Donostian egoteko aukeran sartuta egongo direnak baina aurten helburua gozatzea eta saio txukuna egitea zuten.

Kontxako sailkapen estropada honek, dena den, badu bere xarma eta arraunlarientzat oso berezia da. Agian horrek bultzatuta lehen luzean, brazkaz, ez zuten asmatu gure mutilak. Ziabogara heldu zirenean denbra eskasa jarri zuten, bi ontzi bakarrik zituzten atzetik (10:37).

Zerbait egin beharra zegoen eta poparean Gaizka Garmendiak aginduta lan hobea egiten saiatu ziren, eta baita lortu ere. Helmugan 20:53:62eko denbra egiten zuten eta honenbestez sailkapen orokorrean 19. postuan kokatuta geratuko ziren.

Poparean, ziabogatik helmugara egindako denbora 10:16:62 izan zen eta honela, sei ontziren denbora hobetu zuten, barne, Santurtzi eta Zumaiak egindakoa. Pena joaneko luzean segundo batzuk hobea ez egin izana baina etorrerarekin geratzen gara, oraindik indarrak bazituztela erakutsiaz.

Asier Puertas entrenatzaileak zera zion amaitzean, «estropadaz nahiko gustora genatu naiz, joanekoan ez dugu lana ondo egin baina etorreran gozatu dute. Brankas agian denbora gehitxo galdu dugu baina begirada bat bota ondoren gure inguruko ontziekin lehian ibili gara, Santurtzi, Zumaia eta Lapurdi bera ere ez zen oso urruti.Pena aste honetan ere Ioritz Zubillaga gaixo egon dela, Genuena eman dugu, beti da izaten da gehiago, baina gustura gaude egindakoarekin».

Ontzian Astiazaran, Mozo, Erraskin, Etxabe, Elizondo, Manterola, Zubeldia. Otaegi, Lozano, Jauregi eta Urzelai aritu ziren arraunean eta Garmendia lemazain. Ordezkoak: Maio, Zubillaga, Egiazabal eta Maiz izan ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutilen Enbatak Kontxako saioarekin amaitutzat eman du denboraldia

Mutilen Enbatak Kontxako saioarekin amaitutzat eman du denboraldia