Borrar

Zarautz

Mendizaletasuna hizpide, gaur Luix Mari Zulaikarekin

A. E.

zarautz.

Osteguna, 27 azaroa 2025, 20:43

Comenta

Aspaldian askotan entzun izan dugu Mendi Elkarteak eta mendizaletasun tradizionala krisian daudela. Gizalegezkoa da jendearen ohiturak eta joerak aldatuz joatea. Baina, mendizaletasunak merezi duen aitorpena jasotzen al du komunikabide, gizarte eta erakundeen aldetik?; jabetzen al gara bere benetako balioaz?.

EHUko irakaslea den Luix Mari Zulaika zarauztarrak gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Pagoetaren aretoan emango duen hitzaldian mendizaletasunaren garrantzia azpimarratuko du, bere izen ona eta prestigioa aldarrikatu; baita herritarren mendirako zaletasuna sustatu ere.

Mendizaletasunak eragiten dituen onuretan sakonduko du: osasunean (arlo somatikoan zein emozionalean), eduki zientifikoak zabaltzen, ondarea ezagutarazten, balio pertsonalak lantzen, sozializatzen, natura maitatzen...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendizaletasuna hizpide, gaur Luix Mari Zulaikarekin