Borrar
Maddalen Arzallusek uztailaren 11n jasoko du txapela.

Zarautz

Maddalen Arzallus Antiak irabazi du 41. Basarri saria

Epaimahaiak aho batez erabaki du 'Santa Mañako alaba zinan' bertso sorta saritzea

Viernes, 4 de julio 2025, 20:09

Maddalen Arzallus Antia bertsolari hendaiarraren bertso sorta izan da 41. Basarri Bertsopaper Lehiaketaren sariduna. Epaimahaiak aho batez erabaki du 'Santa Mañako alaba zinan' bertso sorta saritzea.

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña aurtengo sariaren epaimahaikideek honako hitz hauekin arrazoitu dute Arzallusen lana: «Garai bateko amona baten bizimodua era xalo, hunkigarri eta sinesgarrian islatzen du bertso sortak, bere bilobaren ahotik. Naturari loturiko bizialdi bat era naturalean aurkeztu du. Garai hura entzun, ikusi, ukitu eta usaindu egin daiteke bertso hauek kantatzean. Eta horretarako erabili dituen neurri-doinuak ezin egokiagoak dira: zortziko handi klasiko bat»

Guztira 15 lan aurkeztu dira

Aurtengo edizioan, guztira, 15 lan jaso dira, askotariko gaiak jorratu dituztenak. Bestalde, azpimarratzekoa da 41 edizio hauetan, saria jasoko duen hirugarren emakumezkoa izango dela Arzallus. Aurretik, Ane Labakak eskuratu zuen 2012an, eta Alaitz Sarasolak, aldiz, 2014an.

Uztailaren 10etik 12ra bitartean egingo den Bertso Astean jasoko du txapela Maddalen Arzallusek, zehazki, uztailaren 11n, Bertso Desapiyuaren aurretik, 22:00etan. Txapelarekin batera, 1.800 euroko saria jasoko du.

Maddalen Arzallus aski ezaguna dugu, bertsolari, itzultzaile eta azken urte hauetan telebista aurkezle gisa, arratsalderako aurkezten baitu ETB1-eko 'Biba Zuek' saioa Xabier Sukia oriotarrarekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maddalen Arzallus Antiak irabazi du 41. Basarri saria

Maddalen Arzallus Antiak irabazi du 41. Basarri saria