Borrar
Lilly Hiatt, gaur Zarautzen .

Zarautz

Lilly Hiatt gaur Modelo aretoan, I Love Rock eta Zarauzko Udalaren eskutik

Antxon Etxeberria

Zarautz.

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:34

Comenta

Lilly Hiatt musikari estatubatuarrak Zarautzen, Modelo Aretoan, joko du gaur, ostirala, iluntzeko 20:00tan. Ikusmin handia sortu duen kontzertua da honakoa eta Zarauzko eta inguruko zale ugari urduri jarriak ditu gaurko kontzertuak. Izan ere, martxoaren 28an Zarauzko Udalak eta I Love Rock elkarteak kon-tzertua iragarri zutenetik, sarrera guztiak saldu egin dira. Urria eta azaroan egiten ari den Europako biraren barne kokatzen da Zarauzko kontzertua. Biraren barne, atzo Aviles-en izan zen, gaur Zarautzen, bihar Zaragozan eta igandean Santander-en joko du.

Country eta rock alternatiboa

Lilly Hiattek, John Hiatt country musikari handiaren alabak, country eta rock alternatiboa nortasun paregabearekin nahastu ditu orainartean kaleratu dituen bost disketan. Horrela, country rock artistekin lotu izan den musikaria izan den arren, indie-rock doinuak dira Zarautzen aurkeztuko duen 'Forever' seigarren diskan nabarmentzen direnak. 2025 urte hasierako diska honek 9 abesti ditu eta kritika ezin hobeak jaso ditu. Etxeko zoriontasunaren intimitateaz ari da, baina ez du batere intimoa dirudien soinurik. 90eko hamarkadako rock alternatiboaren doinuez blaitutako disko berezi eta indartsua da Zarautzen gozatuko dena.

I Love Rock kultur elkarteak hamar urtez antolatu zuen Rockumentalak! zine eta musika ziklo arrakastatsua. Orain puntualki eskaintzen diguten kontzertu honekin herriko musika eta kultur eszena aberasten dute, Zarauzko Udalaren babesarekin. Eskerrak baita ere The Mad Note Co. eta Azkena Rock Festivaleko lagunei, bira hau aurrera eramatearren

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lilly Hiatt gaur Modelo aretoan, I Love Rock eta Zarauzko Udalaren eskutik

Lilly Hiatt gaur Modelo aretoan, I Love Rock eta Zarauzko Udalaren eskutik