Borrar
Santa Klarako atarian egin zuten 2024ko Kalerkiren aurkezpena, kultur ordezkariak eta emanaldi batzuetako partaideak elkarrekin. AMAXKAR

Kalerki 2024 uztaileko lehen astean hamalau emanaldirekin dator

Uztailak 4, 5 eta 6an herriko kaleak ikuskizunez beteko dira Santa Klarako atarian egin duten aurkezpenean azaldu dutenez

Larunbata, 22 ekaina 2024

Comenta

Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zir-kuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte. Guztira 14 ikuskizun izango dira hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik, Valentziatik, Asturiasetik, Andaluziatik, Galiziatik eta Fran-tziatik iritsitakoak ere izango ditugu gure artean.

Beti bezala, herriko gune desberdin askotan izango dira ikuskizun hauek, Frontoi Txikian, Villa Manuelan edota Munoan, esaterako. «Iazko esperientzia aberasgarriaren ondoren, Santa Klaran ere errepikatuko dugu eta baita Amalur parkean ere. Amai-tzeko, Malekoian ere izango dugu emanaldi ikusgarri bat», azaldu du Irune Urbieta Kultura zinego-tziak.

  • Ostegunean, uztailak 4 18:30ean. Euskorleans – Kukai Dantza (EH) - Ibiltaria izango da eta 18:30ean hasiko (90 min). Hasiera udaletxean.

  • 20 00etan. Wellcome & Sorry – Ganso y Cía. (EH) - Santa Klaran egingo dute eta eguraldi txarrarekin Modelo Aretoan. Arratsaldeko 20:00etan (50min).

  • 21 00etan. NOEUD – DAB Dantza (EH) - Frontoi Txikian eta eguraldi txarrarekin Gaztelekuan. Gaueko 21:00etan (40min).

  • 22 30ean. B.O.B.A.S – Jimena Cavalleti (Valentzia) - Amalur parkean. 22:30ean (45min)

  • Ostiralean, uztailak 5

  • 19 00etan. Los Mañas – Cía. Lucas Escobedo (Valentzia) - Ibiltaria izango da eta hasiera Modelo Aretoan emango zaio. 19:00etan (45min).

  • 20 00etan. Check-out – Adrián Conde (Asturias) - Villa Manuelan eta eguraldi txarrarekin Modelo Aretoan. 20:00etan (55min).

  • 21 00etan. Ohlimpiadas – Cía. La Sincro (Galizia) - Frontoi Txikian eta eguraldi txarrarekin Gaztelekuan. 21:00etan (50min).

  • 22 30ean. Piti Peta Hofen Show – Compagnie LPM (Frantzia) - Santa Klaran. 22:30ean (45min).

  • Larunbatean, uztailak 6

  • 18 00etan. Birakolore – Zurrunka Teatro - La Semilla Voladora (EH) - Ibiltaria izango da eta hasiera Modelo Aretoan emango zaio. 18:00etan (60min).

  • 19 00etan. Gran Sonata – Cía. le Puant (Katalunia) - Villa Manuelan eta eguraldi txarrarekin Gaztelekuan. 19:00etan (60min).

  • 20 00etan. Kasumay – Circo Los (Katalunia) - Frontoi Txikian eta eguraldi txarrarekinModelo Aretoan. 20:00 (50min).

  • 21 00eta. Haurreskolari – Tio Teronen Semeak (EH) - Malekoian (Dama). 21:00 (40min).

  • 22 30ean. En Tierra de Nadie – DA.TE Danza (Andaluzia) - Munoan. 22:30ean (40min).

  • 23 30ean. Calacas – L´Estranya Cía. (Katalunia) - Ibiltaria. Hasiera Munoan emango zaio. 23:30ean (60min).

«Aurten ere sarean lan egiten jarraitu dugu, eta harremanetan gaude kaleko arteen beste jaialdiekin eta Karrikan eta Artekale plataformekin. Hain zuzen ere, Karrikan plataformarekin elkarlanean, DAB konpainiak 'Noeud' dantza pieza aurkeztuko du Kalerkin», gehitu du Urbietak.

Hiru egunetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte

Kalerki jaialdiaren aurkezpena Santa Klara komentuaren atarian ospatu da eta hantxe izan dira datorren uztailaren 4tik 6ra Zarauzko kaleak hartuko dituzten konpainia batzuetako ordezkariak, hala nola, DAB Dantza Konpainiako Marina Eskisabel, Iker Sanz eta Maddi Gaztelumendi, eta baita Tio Teronen Semeak konpainiako Aritz Salamanca. Hain zuzen ere, aurkezpena amaitzeko DAB Dantza Konpainiako kideek 'NOEUD' dantza piezaren aurrerapen bat egin zuten bertaratu ziren zarauztarrentzat.

Nagore Irastorza, Udaleko kultura arduradunak, 2024ko Kalerki honela laburtu zuen, «aurtengo edizioa hitz batekin definitu beharko bagenu, agian 'umorea' izango litzateke aukeratutakoa. Umore beltza, musikaz lagundutakoa, clown-en umore lotsagabea, malkoak eragiten dituena eta umore hori publiko guztietara bideratua egongo da, familia guztiari, haurrei, gazteei, helduei eta abar».

Asmoa «publikoarekin interakzioa eta gertutasuna izatea da, kaleak hartuko ditugu. eremu txikiak eta handiak. Lau ikuskizun ibiltariak izango dira, irekiko duena eta bukaera emango diona alde batetik eta beste bi ere ibiltariak izango dira».

Azkenik herritarrak gonbidatu dituzte kalera atera eta prestatu duten egitarau oparoarekin gozatzera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kalerki 2024 uztaileko lehen astean hamalau emanaldirekin dator

Kalerki 2024 uztaileko lehen astean hamalau emanaldirekin dator