Borrar
Zarauztar lehiakideak sariak jaso ondoren pozik. ZARAUTZ LOTUS

Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Cluba bikain Gasteizko Euskadi Cup txapelketan

Klubak 19 lehiakideko ordezkaritza eraman zuen eta 30 domina eskuratu zituzten

Juan Mari Zubiaurre

zarautz.

Astelehena, 17 azaroa 2025, 20:03

Comenta

Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Club taldeak emaitza aparta lortu du asteburu honetan Gasteizen jokatutako Euskadi Cup txapelketan. Klubak 19 lehiakideko ordezkaritza eraman zuen, eta guztira 783 partaide bildu zituen ekitaldian parte hartu zuten. Ordezkaritza zabala eta anitza: maila guztietako kirolari zarauztarrak aritu ziren, gerriko zuritik gerriko beltzeraino, eta adinari dagokionez, 12 eta 42 urte bitarteko atletak izan ziren.

Kategorian aniztasun handia egon arren, taldeko kide guztiek podiumera igotzea lortu zuten, eta horrek argi erakutsi zuen eskolaren maila tekniko eta lehiakor bikaina.

Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Club-ek guztira 30 domina bildu zituen edizio honetan; 22 urrezko dominak izan ziren, beste 5 zilarrezko domina eta 3 brontzezko domina era lortu zituzten. Kluben sailkapenean lehen postua lortu zuen Lotus Clubak (Jiu Jitsu Zarautz eta Team Killianek osatuta). Emaitza honek klubaren posizioa sendotzen du Euskadiko erreferentziazko eskolen artean, eta taldea motibatzen du etorkizuneko erronkei begira lanean jarraitzeko, maila autonomiko zein nazioartekoetan.

Horien artean nabarmena da urtarrilean Lisboan jokatuko den Jiu Jitsuko Europako Txapelketa, non mundu mailako kirolari onenak elkartuko diren.

Klubak zorionak eman nahi dizkie «lehiatu diren kirolari guztiei, beraien konpromiso, esfortzu eta jarreragatik tatamian zein tatamitik kanpo. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie senideei, lagunei eta babesa ematen duten guztiei». Klubeko entrenatzaileaaren, Lukasmar Bandeira Borgesen esanetan, «Euskadi Cupen lortutakoak talde-lanaren fruitua dira. Domina bakoitzak entrenamendu orduak, dedikazioa eta elkarrekin aurrera egiteko dugun espiritua islatzen ditu».

Jiu Jitsu defentsa pertsonalean eta gorputz-gorputzeko borrokan oinarritzen den arte martziala da. Aurkariari aurre egiteko jaurtiketa, kontrol, giltza eta itotze teknikak erabiltzen dira, eta indarra baino gehiago teknikan, estrategian eta oreka aprobetxatzean oinarritzen da; horri esker, tamaina txikiagoko kirolari batek handiagoa gainditu dezake.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Cluba bikain Gasteizko Euskadi Cup txapelketan

Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Cluba bikain Gasteizko Euskadi Cup txapelketan