Borrar
Joxe Mari Agirretxe (Porrotx), Karmele Gorroño, Nerea Loiola, Mertxe Rodriguez (Mari Motots) eta behean, Aiora Zulaika (Pirritx),Irati Galardi eta Xabier Zabala, Garoa liburudendan egindako aurkezpenean. ETXEBERRIA

Zarautz

'Irri Berri' proiektua Zarautzen aurkeztu du Katxiporretak

Ipuina, abestia eta gida didaktikoa sortu dituzte eta oraingoan jazarpenari (bulling-ari) begira jarri dira

Antxon Etxeberria

zarautz.

Asteartea, 25 azaroa 2025

Comenta

Katxiporretak 'Irri Berri' izeneko ipuina, abestia eta gida didaktikoa sortu ditu, haur eta helduei bizikidetzaren eta elkar zaintzaren balioak helarazteko asmoz. Proiektuaren aurkezpena astelehen arratsaldean egin zen, Garoa liburudendan hain zuzen. Eta aurkezpena Zarautzen egitearen arrazoi nagusia, proiektuan hartzen duten erdiak zarauztarrak edo hemen bizi direnak direla.Nerea Loiola, ipuinaren egilea; Xabier Zabala, abestiaren konpositorea eta Irati Galardi, Adore proiektuaren ardura daramana. Beraiekin batera, Karmele Gorroño ilustratzailea eta Katxiporretako kide diren Joxe Mari Agirretxe, Mertxe Rodriguez eta Aiora Zulaika egon ziren (Porrotx, Pirritx eta Marimotots).

'Irri Berri' proiektuak ipuinaren eta musikaren bidez jazarpenaren prebentzioa eta elkarren arteko zaintza lantzen ditu, haur eta helduen artean gogoetarako eta hausnarketarako espazio bat sortuz. Aipatutako ipuin eta abestiaz gain, material pedagogiko gehigarria txertatu zaio QR batean.

Bertan, lehendik 'Borobilean' diskoaren baitan sortutako materiala aurkitzeaz gain (bideoklipak, koreografiak, abestiak...), abestia xirulaz jo ahal izateko partitura eta abestiaren playbacka denon eskuragarri jarri dituzte, baita ipuinaren irakurketa eta lanketa sakonago bat ahalbidetuko duen 'Familien eta hezitzaileen gida' bat ere. Baliabide honek, elkar zaintzaren garrantziaz hitz egiteko gune goxoak sortzea du helburu, bulling-aren prebentzio lanetan; baita jazarpen kasuetan, helduei orientazio bide bat eskaintzea eta ipuinari beste begirada batetik begiratu eta aztertzeko bideak zabaltzea ere.

Aurkezpenean adierazi zuenez, nerabezaroan bullying-a jasan zuen Irati Galardik eta gaur egun, 'Adore' proiektutik mota horretako jazarpena jasaten duten nerabeei laguntzen die. Bulling-ari aurre egiteko tresnak eskaintzen dizkie irakasle eta ikastetxeei, baina baita gizarteari orokorrean ere, «denok dugulako halako historiaren bat inguruan, gure ezagunen bat erasotzaile izan delako edo erasotua izan delako». 'Adore' proiektuaren helburua izenak dioen bezala adorea ateratzea da; «guraso bezala adorea atera behar da eta konturatu eta onartu agian zure seme-alaba jazartzailea dela, edo ikuslea dela. Gaiak bere garrantzia du, pailazoei gaia proposatu nien eta oso eskertuta gaiari egin dioten harrerarekin».

Nerea Loiolak idatzi du ipuina. «Jazarpenaren gaia planteatu zidaten, eta niretzat erronka handia izan da, baina asmatu dugula uste dut. Kasu honetan ipuinari beste begirada batetik begiratu diogu, gure umea erasotzaile da, eta hortik abiatuta ariketa askoz ere zailoagoa da». Xabier Zabalak konposatu duen abestiarekin egoera desberdinak islatu nahi izan ditutela esan zuen, «momentu tristeagoak, sakonagoak... daude». Karmele Gorroño ilustratzailearen lana ere bikaina da ipuinean. Aiora Zulaika, 'Pirritx', irakaslea da eta jazarpena hez-kuntzan kezka handia dela aitor-tzen du. «Elkarrizketa eta elkar lana beharrezko dira, denon aldetik etorriko da konponbidea». Joxe Mari Agirrete 'Porrotx' pailazoak, azkenik, halako kezkak beti presente daudela beraien lanetan esan zuen «mundu bake-tsuago bat, justoago bat, libreago bat eraikitzeko». Dagoeneko, 'Irri Berri' lana salgai dago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Irri Berri' proiektua Zarautzen aurkeztu du Katxiporretak

'Irri Berri' proiektua Zarautzen aurkeztu du Katxiporretak