Borrar
Euromar eta Latz taberna taldeak porteria berriak erabili zituzten joan den jardunaldian. Amaxkar

Zarautz

81. Hondartzako Futbol Txapelketaren hirugarren jardunaldia igande eguerdian

Senior mailako 18 partida, 12 mutilenak eta 6 neskenak, igande honetan eguerdiko 12:00etatik aurrera hondartzan

Ostirala, 24 urria 2025

Comenta

Aurrera doa 81. Hondartzako Futbol Txapelketa eta urria bukatzeko hirugarren jardunaldia iragarri du antolakuntzak igande honetarako.

18 zelaietan banatuta, 36 talde izango dira bihar eguerdiko 12:00etan partidak jokatzeari ekingo diotenak. Hauetatik 24 gizonezkoen taldeak izango dira eta beste 12 emakumezkoenak. Dagoeneko bi jardunaldi jokatuta ikusten hasi gara zein talde izan daitezken aurtengo edizioko garaipenaren borrokan ibiliko direnak baina partida asko geratzen dira oraindik eta edozeinek aldatu dezake hasiera txar bat izana oriandik eta horrek norgehigoka guztietan zerbait jokoan izatea dakar.

Jokatuko diren partidak eta zein zelaietan neurtuko dituzten indarrak jarraian ezagutuko ditugu:

Senior mutilak B taldea: 1.- Telesforo Erretegia - Ulacia Bidaiak. 2.- Asti pinturak - Balearri / Astillero. 3.- Euromar - Garcia Edari Banaketa. 4.- Latz taberna - Tivoli / Naparrak. 5.- Asegroup - Pukas / Shelter. 6.- Talai Mendi Kanpina - Txanela.

Senior neskak: 7.- Kebidek - Ekimen. 8.- Kirkilla-Enea jatetxea - Orbela. 9.- Marmarra - Lakari / Arrano. 10.- Lukas ardotegia - Euskal parrilla. 11.- Shelter / Pukas - Itxas lur taberna. 12.- 310 / Kepa Osteo - Itxaso taberna. Multzo honetan Euskalduna taberna taldeak atsedena izango du.

Senior mutilak A taldea: (Partida hauek porteri berriekin jolastuko dira) 13.- Euskalduna taberna - Izar Optika. 14.- Celso Castro - Kosta Hortz Klinika. 15.- Iuri Aholkularitza - Katixa. 16.- Dava Street Food - Kirkilla Enea jatetxea. 17.- KTXO - Las Palmeras. 18.- Arrano - Etxabe Confort. Euskalmader Acuchillados taldeak atsedena izango du.

Kanpu markaketaren ardura Las Palmeras taldeak izango du 10:45ean hasita malekoiko egoitzan. Epaile arduradunak talde hauek dira, Euskal Parrilla, Euskalduna taberna (M) eta Balearri / Astillero.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 81. Hondartzako Futbol Txapelketaren hirugarren jardunaldia igande eguerdian

81. Hondartzako Futbol Txapelketaren hirugarren jardunaldia igande eguerdian