Zarautz
Hondartzako futbol txapelketak bihar jarriko ditu jokoan final erdiakSenior mailako neska eta mutilak Liga eta Kopako azken kanporaketak jokatuko dituzte zortzi zelaietan banatuta
79. Hondartzako Futbol Txapelketak bihar igandea goizeko 09:15ean hasita jokoan jarriko ditu senior mailako final erdiak. Luze joan da txapelketa, urrian, lehenengo egunean, hasi zen lehia eta ordutik hona, hamabi jardunaldi jarri dira jokoan, nesken eta mutilen txapelketaren barne. Hasieran hiru multzotan banatu ziren talde guztiak, gizonezkoenak bi (10 taldeakoak biak) eta neskena bestea (9 talderekin osatutakoa). Elkarrekin denak jokatu eta sailkapenaren arabera batzuk, onenak, Ligako kanporaketak jokatzera pasa ziren eta besteak Kopakoak.
Nesken multzoan bederatzi izan da, hiru multzotan banatu zituzten eta euren artean erabaki zuten zein pasako zen Ligako final erdiak jokatzera eta zein Kopakoan lehiatzera. Mutilen artean kanporaketak jokatu ondoren erabaki dira bihar jokatuko diren partidetan zeintzuk egongo diren.
-
Senior mutilak kopa 1.- Izar Optika - Tivoli / Naparrak; 2.- Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak.
-
Senior mutilak liga 3.- Asti Pinturak - Kosta Hortz Klinika; 4.- Telesforo Erretegia - Balearri / Astillero.
-
Senior neskak liga 7.- Kebidek - Talai-Mendi Kanpina; 8.- Orbela Taberna / Emakume Surflari - Lukas Ardotegia
Hauek izango dira, beraz, 79. Hondartzako Futbol Txapelketako final erdietako partidak Zelaiez zelai; Senior mutilak kopa: 1.- Izar Optika - Tivoli / Naparrak eta 2.- Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak.
Senior mutilak liga: 3.- Asti Pinturak - Kosta Hortz Klinika eta 4.- Telesforo Erretegia - Balearri / Astillero.
Senior neskak kopa: 5.- Itxas-Lur Taberna - Shelter / Pukas eta 6.- Mayflower - Kirkilla-Enea Jatetxea.
Senior neskak liga: 7.- Kebidek - Talai-Mendi Kanpina eta 8.- Orbela Taberna / Emakume Surflari - Lukas Ardotegia.
Dena presta dago. Bihar ezagutuko dira 79. edizioko finaletan jokatuko duten taldeen izenak, maiatzak 4an.