Hirugarren Mailako Zarautz taldeak bost gol jaso zituen Azpeitian Lagun Onakekin
Jubenil Nazionalak etxean puntu bat lortzen zuen eta Euskal Ligako neskak galdu egin zuten
J.M. Z.
zarautz.
Asteazkena, 29 urria 2025, 20:37
Ez da asteburu oparoa izan Zarautz KE-ko futbol talde nagusienentzat. Hirugarren Mailakoak eta nesken Euskal Ligakoak porrotak jaso dituzten eta Jubenil Nazionalak puntu bat lortu zuen.
Azpeitian, Lagun Onak eta Zarautz taldeek zortzigarren jardunaldiko norgehiagoka jokatu zuten Garmendipe futbol zelaian. Zarauztarren hamaikakoan Unax Otermin izan zen berrikuntza nabarmenena. Lehen ordu erdian ondo eutsi zieten Rotetaren mutilek azpeitiarren erasoei baina sei minututan bi gol egin eta abantaila lortu zuten etxekoek.
Dena den lehen zatia amaitu aurretik diferentzia hori txikitzea lortu zuen Denis Gastañaresek. Atsedenetik itzultzean, Lagunekoek hirugarrena egin zuten eta gero, beste batzuetan gertatu izan ohi den bezala azken minutuetan etorri ziren azken bi golak, luzapenean bata bestearen atzetik.
5 eta 1ekoa ahaztu eta erne, igande arratsaldean jokatuko den partidari begira ditugu dagoeneko. Astin jokatuko dute Leioaren aurka arratsaldeko 15:45ean hasita.
Jaime Coladoren mutilek etxean berdinketa lortu zuten golik gabeko norgehiagokan. Alaves B taldea zuten aurrean eta puntu banaketa honekin ez dute aurrera egiten sailkapenean, azken hirugarrenak dira orain. Igande goizean (11:00etan) San Vicente futbol zelaian Barakaldorekin jokatuko dute.
Azkenik neskek 1 eta 2 galdu zuten Asti Txikin Antiguokoren aurka. Martina Telletxearen gola beranduegi etorri zen.