Zarautz
Herriko txistulari eta abesbatzen emanaldi berezia gaur iluntzean, Lizardi aretoanEmanaldia 20:00etan hasiko da eta 14 kantu prestatu dituzte, Imanol Urbietak sortutakoak gehientsuenak
A. E.
Zarautz.
Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:21
Gaurko eguna, azaroak 22, Xixili eguna, musikarien eguna dugu. 20 urtez, Goizeko ihintza txistulari taldea, hainbat herriko txistulari eta herriko abesbatzak, kalez-kale elkarrekin abesten jardun dute eta aurten, 21.ez, Zelai Ondo kantu pare bat abestu ondoren, txistularien atzetik kalejiran, Lizardi aretora abiatuko dira kantaldia eskain-tzeko asmoz. Bertaratzen diren guztiek egitarauan kantuen hi-tzak izango dituzte elkarrekin abesteko.
Partaideak
Partaideak, ondorengo taldeak izango dira: Zarautz abesbatza, Montetxio abesbatza, Udaberri abesbatza, Txinpirin eta Zarazte gazte abesbatzak, Gure Boza kantu taldea, Goizeko Ihintza txistulari taldea eta herriko txistulariak eta Zarauzko Musika Bandako 4 musikari. Aurkezle lanetan Mitxel Murua zarauztar idazlea izango dute.
Emanaldirako14 kantu prestatu dituzte, urte hauetan kalez-kale abesten aritu diren kantuak, Imanol Urbietak sortutakoak gehientsuenak. Zarauztik hasita Euskalerria zeharkatuko dute amaiera Zarautzen emanez 'Trikitilariak' kantarekin eta nola ez, 'Elkar gaitezen', Imanol Urbietaren kantu ederrarekin.