Borrar
Aita Agustin Biain aste honetan komentuko porterian. Lan asko egindako fraidea da oñatiarra. ETXEBERRIA

Zarautz

«Hemendik mugitu ere ez naiz egin 64 urteetan; ondo egon naizen seinale»

Aita Agustin Biain Frantziskotarrari agur meza eskainiko zaio larunbat eguerdian; 90 urte beteak dituelarik, Bermeoko erietxera doa astelehenean

Osteguna, 30 urria 2025, 20:30

Comenta

Aita Agustin Biain frantziskotarra badoa eta larunbat honetan, Santu Guztien Eguna, eguerdiko 12:30ean agur elizkizuna jasoko du. 64 urte pasatu ditu Aita Frantziskotarren Komentuan eta astelehenean Bermeoko erietxera joango da, bertan ingresatuko duelarik beste adineko fraileekin batera.

Azken egunera arte bere eginkizunetan zintzo jardun du Aita Biainek; 90 urte beteak eduki arren, komentuko porteriko harreran egon da eta, Aita Ajuria hil ondoren, elizako ateak ireki eta ixteaz ardura izan du. «Pena handia ematen dit, baina adin batera iritsi naiz, badakit Bermeoko gure erietxean hobeto zainduta egongo naizela erizain eta zaintzaileekin», dio.

Oñatin jaioa, Arantzazuko Seminarioko ikasketak amaitu bezain pronto, 1961 urtean Zarauzko Frantziskotar Anaidian sartu zen eta bertan eman du bizitza. «Hemendik mugitu ere ez naiz egin, ondo eta gustora egon naizen seinale».

Hiru fraide bakarrik

Biainek astelehenean alde egiten duenean hiru fraide bakarrik geratuko dira Zarauzko komentuan, Juan Mari Iturria, Jesus Arsuaga eta Jon Zabalbeaskoa. Dena den, laster beste fraideren bat etorriko zaie. Urruti geratzen dira Biainek Zarautzen ezagutu zituen 70 fraide. «Beste garai batzuk ziren; gaur egun ez dago bokaziorik eta komentua hutsik geratzen ari da. Ikusi behar etorkizunean zer gertatzen den, baina martxa honetan hemendik urte batzuetara komentua itxi egingo da. Nik bizitza osoa hemen eman dut eta gustura egon naiz, hori garbi eta lasai esan dezaket».

Biharko elizkizuna Juan Mari Iturriak zuzenduko du, baina Aita Agustin Biain bere ondoan izango du herritarren azken agurra jasotzeko. Izan ere, urte hauetan guztietan denetarik egin du. Besteak beste, garai desberdinetan Frantziskotarren 'goardiana' izan da; Eskola Profesionalaren ardura izan zuen urteetan, irakasle modura ere urteak eman zituelarik; komentuko kontabilitatea ere berak eraman izan du; elizkizunetan, kantua zuen gogoko; porteriko harreran bera egon izan da azken urteetan... Biain ezagutu duten herritarrek eta fraide beraiek ere seguru faltan botako dutela.

Jakinaren gainean da adinak ez duela barkatzen eta astelehenetik aurrera bere adineko fraide gehiagorekin elkartuko dela. «Bermeora bideratzen naute: Zarautzera 1961 urtean iritsi nintzen eta pena pixka bat ematen dit hemendik martxa egiteak».

Hainbeste lan egindako fraidea izanik, herritarrak bihar eguerdian bere agurra izango den elizkizunera gonbidatuak geratzen zarete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Hemendik mugitu ere ez naiz egin 64 urteetan; ondo egon naizen seinale»

«Hemendik mugitu ere ez naiz egin 64 urteetan; ondo egon naizen seinale»