Zarautz
'Go!azen' eraberrituaren estreinaldia Modelo aretoanA. E.
ZARAUTZ.
Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:31
'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia izango da azaroaren 15 eta 16an Zarauzko Modelo aretoan, bi saioak arratsaldeko 16:45ean. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenekin. Hauek Modelo aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira bihar, ostirala, azaroak 7, arratsaldeko 19:15etik aurrera. Pertsona bakoitzak lau sarrera hartu ahal izango ditu gehienez. Diotenez, eraberrituta dator aurtengo 'Go!azen', gazteen arteko abentura berriekin. ETB1ek azaroak 14an eskainiko du lehen atala.