Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
'La Senda del Barrital' kale ikuskizunak jende asko erakarri zuen, elefante erraldoia eta beste lau txikiagoak kalez klae ibili ziren. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

'Gabonak Zarautzen' egitasmoak jendetza bildu du zubiko asteburuan

Asteburu luzea izanik, herritarrak eta bisitariak ekimen ezberdinak izan dituzte eta jendeak erantzun bikaina eman du denetan

Astelehena, 8 abendua 2025, 20:15

Comenta

Gabonak urteko garai berezienetako bat izaten da askorentzat, eta herriko hainbat elkarte eta eragileek lan ugari egiten dute denok garai honetaz goza dezagun.

Eragile eta ekimen horiek guztiek egiten duten lana balioan jartzeko helburuarekin, Gabon garaian antolatzen diren ekintza guztiak batu ditu Udalak, programazio berezia osatuz.

'Gabonak Zarautzen' deitu zaio programazio berezi honi eta dagoeneko abenduko lehen aste honetan abian jarri da arrakasta itzela lortuz.

Uda garaian zabaltzen den egitarauaren antzeko formatuarekin, Gabonetako programazioak, azaroaren amaieratik eta Errege egunera bitartean, Zarautzen antolatzen diren ekintza guztiak jaso ditu. Denetara 80 ekitalditik gora antolatu dira datozen asteetarako.

Gabonetako azoka

Gabonetako Azoka Amalur Parkean kokatu dute eta joan den ostiralean zabaldu zenetik urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik. Azokan izango diren postuak txandakatuz joango dira, hau da, asteburu bakoitzean artisau eta ekoizle desberdinak izango dira postuetan, betiere bertako eta inguruko produktuak eskainiz. Gabonetako Azoketako bereizgarri izaten den janariaz eta gozogintzaz Zarautz Kirol Elkarteko errugbiko lagunek hartu dute ardura eta ilara handiak sortu dira bertan prestatutako jakiak eskuratzeko.

Amalurren kokatu den haurrentzako jolas gune ederra ere oso bisitatua izan da, karrusela, 28 metroko luzera duen trineo-puzgarri bat eta eski simulatzaile bat irekita egon dira zubian.

Larunbatero kale-ikuskizunak antolatuko dira eta lehenengoarekin gozatu zuen jendeak, bereziki gaztetxoenak. Gaztainpe plazatik herriko kaleak zeharkatzen ibili zen 'La Senda del Barritar' animazioa, kolorez betetako bost elefanterekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gabonak Zarautzen' egitasmoak jendetza bildu du zubiko asteburuan

'Gabonak Zarautzen' egitasmoak jendetza bildu du zubiko asteburuan