Zarautz
Bola eta toka txapelketan Beloki eta Loitegi boletan eta Etxeberria eta Amundarain tokan irabazleGipuzkoa osotik etorritako bolari eta tokalariak lehia bizia izan zuten Zelaiondoko bolatokian Euskal Astearen barne
Gipuzkoa osotik etorritako 51 bolari eta 29 tokalari bildu ziren igande honetan Zarauzko Euskal Astearen barne, Zelai-Ondoko bolatokian, bertan lehiatzen bai zen Zarauzko Euskal Jaietako bola eta toka txapelketa.
Goizeko 08:30etik aurrera probak egiteko tartea zabaldu zen eta txapelketak berriz, 09:30ean hasi ziren. Goiz osoan zehar giro paregabean lehiatu ziren kirolariak eta txapelketa 14:00ak arte luzatu zen.
Bolako txapeldunak
Bolako txapelketari dagokionez, Emakumezkoen kategorian, irabazlea Goretti Beloki izan zen eta bigarren sailkatua Olatz Larrañaga.
Gizonezkoen kategorian, txapelduna Benito Loitegi izan zen, bigarren postuan Sergio Aristi sailkatu zen, hirugarrenean Crisanto Cortes eta laugarrenean berriz, Josu Lasa izan zen. Herriko lehen sailkatua, Joxean Tolosa izan zen eta lehen ez-federatua berriz, Unai Esnal.
Tokako txapeldunak
Tokako txapelketari dagokionez, hona hemen sailkapenak; Emakumezkoetan irabazlea Nekane Etxeberria izan zen eta bigarren sailkatua berriz, Olatz Larrañaga.
Gizonezkoetan txapeldun atera zen Antonio Amundarain, bigarrena Jose Antonio Calvo eta hirugarren postuan Enrique Egaña sailaktu zen. Laugarren tokian Roberto Ostolazak amaitu zuen. Bertako lehen sailkatua Antonio Lertxundi izan zen eta lehen ez federatua berriz, Crisanto Cortes.
Klubeko bolari eta tokalarien maila ona azpimarratu behar da, edizio honetan lortutako emai-tzak ikusita. Gorettik eta Sergiok bolatan eta Enriquek eta Robertok tokan, euren trebetasuna erakutsi zuten.
Parte-hartzeari dagokionez, jatorri ezberdinatako bolari eta tokalariak elkartu ziren, Legazpi, Gabiria, Zerain, Ibarra, Lasarte-Oria, Urnieta, Donostia eta Hernanitik etorri ziren bolari eta tokalariak, besteak beste.