Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mutilen batela larunbateko estropadan. ZAE

Zarautz

Batel liga abiatu dute ZAEko arraunlariek sei ontzirekin

Gaztetxoak lehian hasi diren bitartean bi traineruak prestaketa lanean dabiltza

Asteartea, 16 urtarrila 2024, 21:23

Comenta

Batel liga larunbatean hasi zen Zarautz Arraun Elkarteak antolatutako saioarekin. Sei batelekin parte hartuko du ZAEk, infantil mutiletan bi izango dira, infantil nesketan bat, promesa nesketan bi eta promesa mutiletan (kadete eta jubenil mutilak nahasean) beste bat.

Infantil mutilen entrenatzaile lanetan Iker Larrañaga ari da; infantil neskekin Haritz Azkue; promesa neskekin Jesus Mari Garmendia eta Iñaki Aldabaldetreku; eta mutilekin Urko Urbieta.

Lehen estropadan erdiak baino gehiago debutariak izan ziren, lehenengo aldiz estropada egin dutenak eta emaitzak onak izan dira. Infantil mutiletan parte hartzaile gutxi dauden arren, zarauztarrak 2. eta 4. izan dira, infantil neskak eta promesa mutilak sailkapeneko erdialdean geratu ziren eta promesa neskak 5. izan ziren parte hartze haundieneko kategorian, 22 batel lehian arituko dira ligan. Hamabi estropada izango dituzte urtarrilean hasi eta apirilean izango diren txapelketak bitartean.

Traineruak

Bi Enbata traineruak lanean ari dira azaroaz geroztik. Aurten mutiletan iaz baino lasaixeago ari dira arraunlari aldetik, izan ere iaz 15 bakarrik izan ziren denboraldia osorik egiteko. Baina aurreko denboraldiko bi arraunlarik utzi arren, gazte mailetatik beste bi pasa dira trainerura, eta lehen ibilitako gazte bat eta beterano bana ere hasi direnez, Asier Puertas 17 arraunlariko multzoarekin ari da lanean.

Nobedade gutxiko taldeak, iaz egindako lan onari jarraipena eman eta urrats bat gora egitea du asmotan. Arraunketa aldetik iaz egindako lana nabari dute eta lehorreko lan ona egin eta lesioek errespetatzea izango dute helburuak hobetzeko bidean gakoa.

Aldaketa ugari nesketan

Urtero zortzi bat aldaketa izan ondoren, laugarren urtez jarraian uretaratu den emakumeen Enbata traineruak aurten ere izan ditu aldaketa ugari. Batzuk joan besteak etorri, taldea osatu den arren, bizpahiru arraunlari gehiago erakartzeko lanean ari dira arduradunak. Beraiek aipatuta, iaz lan bikaina egindako Jose Luis Perez 'Koteli'-k atseden hartzea erabaki du eta haren laguntzaile izandako Juanjo Etxartek hartu du prestaketa lanen ardura.

Leman ere aldaketa izan da eta Amaia Apezetxea hendaiarraren tokian Nahikari Osa, iaz ere taldean izan zen zumaiarra, izango da patroi lanetan.

Erraza izango ez den arren, iazkoa hobetzea izango dute helburu gure neskek. ETE ligan lau ikurriña irabazi eta sailkapenean hirugarren izan ondoren, ez dute helburu erraza baina gogotsu eta ondo ari dira lanean. Trainerua osatze aldera dagoeneko 15 neska badira, baina gehiago hartzeko asmoa dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Batel liga abiatu dute ZAEko arraunlariek sei ontzirekin

Batel liga abiatu dute ZAEko arraunlariek sei ontzirekin