Amenabarrek ezin garaipena lortu Euskal Kopako finalean
27-37 gailendu zitzaion Irudek Bidasoa Hernanin jokaturiko partidan
Juan Mari Zubiaurre
ZARAUTZ.
Osteguna, 30 urria 2025, 20:30
Ezinezkoa izan zen Amenabar Zarautz eskubaloi taldearentzat Irudek Bidasoa taldeari nagusitzea Euskal Kopako finalean. Asteazken iluntzean Hernaniko kiroldegian aurrez aurre ziren Irudek Bidasoa Irun eta Amenabar Zarautz taldeak eta azken emaitzak erakusten du bidasotarren nagusitasuna, 27-37.
Dena den aurpegia eman zuten Mikel Agirrezabalagaren jokalariak eta partida gogoz hartu zutela esan dezakegu kantxaratu zuen zazpikoa ikusita; Paulo Ostolaza, Mikel Beristain, Manex Kalegain, Aimar Unanue, Beñat Manterola, Oihan Balenciaga eta Aitor Zulaika.
Hasieratik aurrea hartu zuen Bidasoak (5-2), baina ondo eutsi zioten zarauztarrak atsedenera heldu bitartean, 17-14. Tamalez, bigarren zatian irundarrak zulo hori zabaltzea lortzen zuten bi partzial garbi alde izan zituztela eta amaieran 10 goleko aldearekin irabazten zuten, 27-37.
Aipatzekoa Hernaniko kiroldegian egon zela Melsungen taldeko zarauztar jokalaria den Erik Balenciaga finala ikusten.