Zarautz
Aitatasunaren erronkak. Maskulinitateari buruzko hausnarketak saioa, biharA. E.
Zarautz.
Larunbata, 22 azaroa 2025, 21:06
Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren programazioaren baitan, Piper Txuria elkarteak Aitatasunaren erronkak. Mas-kulinitateari buruzko hausnarketak saioa izango dugu Etxezabalako multimedia aretoan, bihar, astelehena, azaroaren 24, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Piper txuriak gizonen elkarteak dinamizatutako solasaldia da honako hau, eta haurren hazkuntzan ari diren edo horretan interesa duten gizonei zuzenduta dago. Horretan dabiltzanak beraien experien-tziak azalduko dituzte. Sarrera doan eta euskaraz izango da. Aldez aurretik izen emateko, https://www.labur.eus/aitatasunarenerronkak helbidera idatzita.