Usurbil
Zumarte musika eskolakoak Musikaldi jaialdianOsteguna, 30 maiatza 2024, 20:03
Zumarte musika eskolako biolin, eskusoinu eta trikitixa-panderoko ikasleak Tolosan izan ziren Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolaturiko Musikaldi jaialdian parte hartzen. 53 eskolatako 2.700 pertsona inguru elkartu ziren; 500 bat lagun abesbatzetan, 450 inguru trikititxa taldeetan eta ia 400 pertsona musika bandetan.